'La Codorniz' aldizkariaren erakusketea ikusgai Bilbon, urriaren 5era arte

Bizkaie! 2010-09-17 15:20   Kulturea

Erakusketea aldizkari originalen sailkapen bategaz osotuta dago eta goizez (10:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (16:30etatik 21:00etara) bisitau ahal izango da urriaren 3an izan ezik, zarratuta egongo baita eta urriaren 5ean, ezta azken egunean, 14:00etan zarratuko baitabe.

Irailaren 17tik urriaren 5era arte, ‘La Codorniz’ umorezko aldizkariari eskainitako erakusketea izango da ikusgai Kale Nagusiko BBK Aretoan datorren urriaren 5era arte (sarrerea doban). Erakusketea 'La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea' Umorezko literatura eta umore grafikoaren Nazinoarteko astearen (irailak 22-26) lehenengo ekimena izango da. ‘La Codorniz’ erakusketeagaz batera, egitarau zabala antolatu dabe eta azpimarratzekoak dira Tom Sharpe eta Antonio Fraguaseri ‘Forges’-i egingo jakezan omenaldiak, Martin Amis eta Michel Houellebecqen alkarrizketak edota Areatzako karpatan familiartean gozau ahal izateko eskainiko diran bestelako ekimenak.

Erakusketea aldizkari originalen sailkapen bategaz osotuta dago eta goizez (10:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (16:30etatik 21:00etara) bisitau ahal izango da urriaren 3an izan ezik, zarratuta egongo baita eta urriaren 5ean, ezta azken egunean, 14:00etan zarratuko baitabe.

Jaialdiaren lehenengo edizino honetan, ‘La Codorniz’ aldizkariaren presentzia berbaldi bategaz osotuko da, domekan, hilak 26, 12:00etan erakusketea dagoan BBK Aretoan bertan, Fernando García Garreta historialari eta erakusketako komisarioaren eskutik izango dana. Bertan, zentsurearen ganetik argitalpen honek kritika sozial eta politikorako instrumentu legez izan eban garrantzia azpimarratuko da.


‘La Codorniz’, aldizkari ausarta

‘La Codorniz’ aldizkaria gerraostean sortu zan, 1941ean, Miguel Mihura antzerkigilearen eskutik eta pasa dan mendeko espainiar antzerkigintzako ‘El caso de la mujer asesinadita’, ‘Maribel y la extraña familia’ edo ‘Ninette y un señor de Murcia’ lanei esker. 1944ra arte, Mihurarenak ziran argitalpenaren zutabeak, Antonio Lara de Gavilán ‘Tono’ idazle eta marrazkilaria eta Enrique Herreros marrazkilari eta kartelgilea.

1944an, Álvaro de la Iglesia idazlearen eskuetara pasau zan zuzendaritzea, ‘Un náufrago en la sopa’, ‘Sólo se mueren los tontos’ eta ‘Cada Juan tiene su don’ lanen egilea. Sasoi horretan, gobernuagazko ikuspegi kritikoa hartu eban aldizkariak eta arazoak izan zituan zentsureagaz. Eta Eleizatik, Chumy Chumez, Rafael Azcona, Máximo, Gila, Mingote, Perich, ‘El Roto’ edo La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea jaialdiko beste erakusketa bateko protagonista, Antonio Fraguas, ‘Forges’ izen handien parte hartzea lortu eban.

1978an, Álvaro de la Iglesiaren alde egiteak eta batez be, zentsurearen desagerpenak, zein aldizkariaren motorra iseka bihurtu izana, aldizkariak bere azken zenbakia argitaratzea ekarri eban. Ondorengo urteetan ‘La Codorniz’ aldizkariak zenbait antologia argitaratu zituan eta ‘El jueves’ lako umore lotsabakoaren zenbait aldizkariren aitzindari kontsideretan da.


Umorezko Literatura Eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko Lehen Astea

La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea programan ospe handia daben autoreak ezagutzeko aukerea eskainiko jako Bilboko publikoari, besteak beste, Tom Sharpe, bere ibilbide profesional zabala autortu eta sari bat jasoko dauena; edo eta Antonio Fraguas ‘Forges’, astearen amaiera ekitaldian omenaldia egingo jakona.

La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Juan Bas bilbotar idazlearen ideia originala da eta europa mailan antolatzen dan mueta honetako ekimen bakarra da.

Programautako ekitaldi zabalaren ondorioz, asteak lau agertoki izango ditu. Alde batetik, Kale Nagusiko BBK Aretoan, Arte Ederren Museoko auditorioan eta Euskalduna Jauregiko A3 Gelan mahainguruak, berbaldiak eta autoreakaz topaketak eta omenaldiak egingo dira, La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea egitarauaren bizkarrazurra. Beste alde batetik, Arenalean zenbait karpa jarriko dira liburuen salmentak, aurkezpenak eta liburuen sinaketak, musika emonaldiak eta familiartean doban gozetako bestelako zenbait ekitaldi bertan egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu