Koke Martinezen arte surrealistea ikusgai dago Bizkaia Aretoan
2013-03-07 14:56 KultureaJose Maria Koke Martinezek EHUri dohaintzan emondako 200 lanen aukeraketea da Koke Martinez and the Basque children of '37 erakusketa koloretsua. 1937an, Santurtzitik Southamptonera Habana ontzian joandako umeetako bat izan zan. Arte surrealistea, misteriotsua eta onirikoa, jorratu eban artista nafarrak Britainia Handian.
Jose Maria Koke Martinezek EHUri dohaintzan emondako 200 lanen aukeraketea da Koke Martinez and the Basque children of '37 erakusketa koloretsua. 1937an, Santurtzitik Southamptonera Habana ontzian joandako umeetako bat izan zan. Artea surrealistea, misteriotsua eta onirikoa, jorratu eban artista nafarrak Britainia Handian.
Bilbon, EHUren Bizkaia aretoan edegi dabe erakusketea, eta bertan izango da martiaren 28ra bitartean. Aurkezpen ekitaldian, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Josu Rekalde Arte Eder Fakultadeko dekanoa eta erakusketa honen komisarioa, Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria eta Carmelo Garitaonaindia Bizkaiko Campuseko errektoreordea izan dira. Han egozan bere bai Herminio Martinez Koke Martinezen lagun mina eta haregaz Habana itsasontzian joandakoa eta Carmen Kilner The Basque Children of '37 alkarteko diruzaina.
Cabredon jaio zan Koke Martinez, 1926an, eta 11 urte besterik ez zituala ontziratu eben Habanan. Ez zan Euskal Herrira bueltau, Britainia Handian egin eban bizimodua. Irudigintzea eta margolaritzea landu zituan batez be, baina poesia be asko maite eban. 1946ean, bere lehenengo erakusketea egin eban, Londresko Archer Galleryn. Ordutik aurrera, Martinezen obrea hainbak lekutan izan da ikusgai, gaur egun mundu osoko bilduma pribaduetan dagoz bere pinturak, Japonian, Italian, AEBetan, Frantzian eta abar.
Danetara, Koke Martinezek 200 pintura emon deutsoz dohaintzan EHUri eta horreen hautaketea prestau dau Josu Rekalde komisarioak erakusketa honetarako. Kronologiaren arabera barik, gaia kontuan hartuz antolatu ditue lanak Chillida aretoan, paisajeak, buruan eta lan naturalistak. Axular aretoan, barriz, Koke Martizen eta bera lez Southamptonera heldutako umeen historia azaltzen da, testu eta argazkien bitartez. Koke Martinezen testuingurua azaldu gura izan dogu, umeen kanpamenduak, ze bizimodu euken, azaldu dau Rekaldek.
Koke Martinezen pintura-obrea misteriotsua, onirikoa eta surrealistea da. Britainia Handian, erbestean, Federico Garcioa Lorca idazle espainiarraren lagun mina izandako José Estruch izan eban irakasle. Estruchen eragina nabarmena da Kokeren beharretan, berak sartu eban artearen munduan, Rekaldek azaldu dauenez. Gai ugari landu zituan, besteak beste, gizakia eta animalien arteko hartu-emonetan sakontzeko gogoa, eta Darwin, Churchill eta On Kixote personaiak.
Erakusketea martiaren 27ra arte egongo da zabalik, astelenetik barikura, 8:00etatik 20:00etara.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!