Miren Agur Meabek errealidadea eta fikzinoa lotu ditu 'Kristalezko begi bat' nobelan
2013-03-08 10:38 KultureaMiren Agur Meabek Kristalezko begi bat helduentzako lehenengo nobelea argitaratu dau Susa etxeagaz. Pintoreak autoerretratua margotzen dauen moduan idatzi dau nobela hau, dino liburuaren kontrazalak. Autofikzinoa eta autobiografia lotu ditu idazle lekeitiarrak behar barrian.
Miren Agur Meabek Kristalezko begi bat helduentzako lehenengo nobelea argitaratu dau Susa etxeagaz. Pintoreak autoerretratua margotzen dauen moduan idatzi dau nobela hau, dino liburuaren kontrazalak. Autofikzinoa eta autobiografia lotu ditu idazle lekeitiarrak behar barrian.
Begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki utzi egin dut maite-laguna eta harrezkero gaixotuta nago..., holan hasi dau liburua idazle lekeitiarrak. Kristalezko begi bat-en Miren Agur Meabe bera da protagonista, berari jazotakoak agiri dira, baina personaiari pasetan jakon guztia ez dau bizi izan egileak. Errealidadea eta fikzinoa darabilz kontakizunean.
Meibi izeneko emakumea da protagonistea. Lagun batzuk Landetan itxi deutsan etxe batera ospa egingo dau denpora baterako. Han dagoala idazteari ekingo deutso, eta hainbat konturen ganean hausnartuko dau, amodioa eta desamodioaz, askatasunaz, idazteaz... Nobelan biluztu egin dala autortu eban Donostian egindako aurkezpenean, baina ez dauka horren bildurrik. Makina bat literatur erreferentzia tartekatu ditu istorioan, Marguerite Yourcenar, J.M Coetze eta Petrarca, besteak beste.
Hauxe dau helduentzako idatzitako lehenengo nobelea, orain arte poesia eta gazte literaturea jorratu ditu Meabek. Bere aurreko liburua, Bitsa eskuetan (2010, Susa) poesia bildumea izan zan. Espainiako Kritika Saria irabazi eban liburu horri esker. Urte berean Euskerazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria jaso eban, Errepidea lanagaitik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!