Jose Carlos Fernandesen 'Munduko bandarik txarrena' komikia argitaratu dau Txalapartak

Bizkaie! 2013-04-12 14:24   Kulturea

Jose Carlos Fernandes egile portugaldarraren Munduko bandarik txarrena komikiaren lehenengo hiru liburukiak argitaratu ditu Txalaparta etxeak, Begoña Montoriok euskeratuta. Hogeita bederatzi urte entseguak egiten dabilen musika taldea da protagonistea. Harkaitz Canok idatzi dau berbaurrea.

Jose Carlos Fernandes egile portugaldarraren Munduko bandarik txarrena komikiaren lehenengo hiru liburukiak argitaratu ditu Txalaparta etxeak, Begoña Montoriok euskeratuta. Orrialde biko istorioak dira, makinatxu bat Nabarra aldizkarian kaleratu ziran. Hogeita bederatzi urte entseguak egiten dabilen musika taldea da protagonistea. Harkaitz Canok idatzi dau berbaurrea.

Artista ezinezkoak, antiheroiak dira talde hometakoak. Desesperazinoa eta dotorezia ditue ardatz munduko bandarik txarreneko kideek. Personaia absurdoak be badira, lanbide eta zaletasun berezidunak. Umorerik ez dauka komikiak, personaiek ez dabe irribarrerik egiten. Fernandesek eregitako mundua absurdoa eta kafkiarra dala begitantzen jako Begoña Montorioak.

50eko hamarkadako Lisboa antzeko uria da eszenatokia, arkitektura eta giro berezia daukaz komikiak. Harkaitz Canoren esanetan, harribitxia da Fernandesen lana. Beste sasoi bateko mundua izan arren, gaur egungo gizarteari kritikea egiten deutso idazle portugaldarrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu