Margaret Atwood idazle kanadarra, Gutun Zuria jaialdiko lehenengo protagonistea

Bizkaie! 2013-04-11 13:36   Kulturea

Irakurketatik idazketarako bidea aztertuko dabe aurten, Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdian. Kazetari eta idazleak izango dira protagonista nagusiak. Ezagunena, akaso, Margaret Atwood egile kanadarra. Atwoodek berak edegiko dau Gutun Zuriaren seigarren edizinoa eguenean, 20:00etan, Alondigan.

Irakurketatik idazketarako bidea aztertuko dabe aurten, Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdian. Kazetari eta idazleak izango dira protagonista nagusiak. Ezagunena, akaso, Margaret Atwood egile kanadarra. Atwoodek berak edegiko dau Gutun Zuriaren seigarren edizinoa eguenean, 20:00etan, Alondigan.

Lourdes Fernandez Alondigako buruak, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, Marisa Blanco Gutun Zuria jaialdiko zuzendariak, eta Margareth Atwood, Hector Abad eta Alberto Manguel idazleek aurkeztu dabe Gutun Zuria Letren Nazinoarteko VI. Jaialdia.

Irakurle/idazlearen elezaharrak lemapean, berbaldiak, kontzertuak, irakurraldiak eta proiekzinoak antolatu ditue Bilboko Alondigan, hilaren 11tik 21era bitartean. Margaret Atwoodek edegiera-berbaldia eskainiko dau, eta Montserrat Domínguez kazetariagaz irakurle eta idazle moduan bizi izan dituan esperientziei buruz jardungo dau. Atwood Ottawa urian jaio zan, 1939an, eta Quebecen hazi zan.Torontoko Unibersidadeko Victoria Collegen lizentziau zan. Kanadako idazle ezagunenetakoa da.

Poesia, fikzino eta ez fikzniozko 50 liburutik gora idatzi ditu. Baina, seguruenik, nobelek egin dabe ezagun, besteak beste, The Edible Woman (1970), The Handmaid's Tail (1983), "The Robber Bride (1994), Alias Grace (1996) eta The Blind Assassin (2000) lanek. Sari ugari jaso ditu urteotan, berbarako, Booker saria (2000), azken liburu horregaitik. Nobel Sarirako hautagaia izan da. Bere lanak 40 hizkuntza baino gehiagora itzuli ditue. In Other Worlds: SF and the Human Imagination da bere lanik barriena, 2011n argitaratua, bertan berbaldiak eta kritikak jaso ditu.

Inaugurazino-ekitaldia 19:30ean hasiko da, Jon Ugarriza koreografoak prestautako jantza-emonaldiagaz. Jantzearen bitartez, ikusleak letren mundura eroatea da egilearen asmoa. Barikuan, hilak 12, Alberto Manguel idazle, editore eta literatur kritiko argentinar-kanadarrak idazketa arteari buruz jardungo dau, Javier Rodríguez kazetaria izango dau alboan. Zapatuan, Héctor Abad idazle kolonbiarraren txandea izango da, berak Marisa Blanco kazetaria izango dau lagun.

Iban Zaldua eta Eider Rodriguez idazleak izango dira domekako protagonistak, batak Pedro Ugarte idazlea izango dau berbalagun, eta besteak, Idurre Eskisabel.

Hurrengo astean, ondoko idazleek eskainiko ditue berbaldiak: 18an, Margo Glantz, Menchu Gutierrezegaz; 19an, Harkaitz Cano, Goizalde Landabasogaz; 20an, John Banville, Iñaki Estebanegz; eta, 21ean, Antonio Lobo Antúnes, Marisa Blancogaz.

Harkaitz Cano idazle gipuzkoarrak, bernbaldiaren ostean, Emak Bakia! dokumentala aurkeztuko dau, Oskar Alegria zinemagileagaz batera. Eta 20an, John Banville idazle irlandarraren saioa amaituta, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Xabier Erkizia musikariak alkarregaz sortutako Txori mugariak ikuskizuna eskainiko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu