Sei erakusketa barri Bilboko 'Expodistrito' zikloan
2013-04-11 15:43 KultureaExpodistrito Bilboko udaltegietako erakusketa ibiltariaren urteko bigarren hiruhilekoko egitaraua martxan da. Sei erakusketa ikusteko aukerea izango da. Raquel Colorado, Jose Ramon Diez Rebanal, Angel Ruiz Mendoza, Elvira Muñoz Cristobal, Teresa Riera eta Agustin Berenguerren lanak egongo dira ikusgai, hain zuzen be.
Expodistrito Bilboko udaltegietako erakusketa ibiltariaren urteko bigarren hiruhilekoko egitaraua martxan da. Sei erakusketa ikusteko aukerea izango da. Raquel Colorado, Jose Ramon Diez Rebanal, Angel Ruiz Mendoza, Elvira Muñoz Cristobal, Teresa Riera eta Agustin Berenguerren lanak egongo dira ikusgai, hain zuzen be.
Abando-Barrainkua, San Inazio-Ibarrekolanda, Begoña, San Frantzisko, Castaños, Otxarkoaga eta Burtsako udaltegietan ipiniko ditue erakusketak, apirilaren 16tik bagilaren amaierara arte. Apirilean lau erakusketa edegiko dira. Raquel Coloradoren marrazkiak San Inazion egongo dira ikusgai, apirilaren 29ra arte. Inguruneak personengan dauen eragina ikertzen dau Coloradok, bai emozinoen aldetik, bai ohituretatik be.
Castañosen Jose Ramon Diez Rebanalen pintura erakusketa edegiko dabe. Lanbidez arkitektoa da, eta Bizkaiko Arte Alkarteko kidea. Surrealismotik hur dagoan pinturea lantzen dau. Burtsako Udaltegian, Angel Ruiz Mendoza eta Elvira Muñoz Cristobal izango dira protagonista hilea amaitu arte.
Apirilean udaltegietara ailegauko dan azkenengo erakusketea Teresa Rieraren El agua, fuente de vida izango da. Margolari bilbotarrak pintura sinbolikoa, argitsua eta bizia aurkeztuko dau, naturan eta haren osagaietan oinarritua. Abando-Barrainkuako udaltegian ikusiko doogu lehenengo.
Maiatzean, talde-erakusketa bi zabalduko dira, bata Bizkaiko Arte Alkarteak antolatuta, eta bestea Paloma Eraña pintura-estudioko ikasle gazteen eta umeen lanen aukeraketea.
Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren inaugurazinoagaz bat eginda, Agustin Berenguerrek bildurrezko pinturea ardatz dauen erakusketea ekarriko dau Burtsara. Molins del Reiko Bildurrezko Zinemaldian eta Alacanteko Gore Zinemaldian be ikusgai izna dira lanok. Bildurragaz lotutako gaiak ditu oinarri Berenguerren lanak, munstroak, hiltzaileak, Robocop, Nekromantic edo Evil Dead filmetako fotogramak eta abar. Maiatzaren 2atik 5era egongo da zabalik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!