Domekan ospatuko dabe Jantzearen Nazinoarteko Eguna Bilbon

Bizkaie! 2013-04-26 11:49   Kulturea

Egun bat lehenago ospatuko dabe Jantzearen Nazinoarteko Eguna Bilbon, apirilaren 28an, domekea, hain zuzen be. Arte Eder Museoa eta Arriaga Antzokiko plazea izango dira egun berezi horretako eszenatokiak.

Egun bat lehenago ospatuko dabe Jantzearen Nazinoarteko Eguna Bilbon, apirilaren 28an, domekea, hain zuzen be. Arte Eder Museoa eta Arriaga Antzokiko plazea izango dira egun berezi horretako eszenatokiak.

Eguerdian, 12:00etan, Jantza Erasoak egingo ditue Arte Eder Museoan. Estadu espainiarreko uri batzuetan ere antolatu dabe, besteak beste, Granadako Arte Eder Museoan, Madrilgo Reina Sofia Museoan eta Valentziako MUVIM Museoan. Danza-T jantza arloko beharginen sareak atondu ditu ekitaldiak.

Jantza Erasoak itxuraz prestau bako ekintzak dira, aurretik berbatu barik jenteak sortutakoak. Bost edo zazpi minutu inguruko piezak dira, eta gune publikoetan, ezustean, gauzatzen dira. Grabau eta sare sozialen bitartez banatzen ditue. Margaret Jova koreografoaren jatorrizko ideia dira. Beraz, domekan, Museora doazenek ezuste bat baino gehiago jasoko dabe, han eta hemen topatuko ditue koteografia saioekaz.

Ordu berean, 12:00etan, jantza ikastaroak aukeran eukiko doguz Arriaga Antzokiko plazan. Aurten, lindy hop, klake, jantza afrikar eta flamenko eskolak propoasauko ditue hurreratzen diran guztiei. Antolatzaileek adierazo dabenez, jarduera adin guztietako personei dago zuzenduta, eta ez da beharrezkoa aurretik jantzan jakitea, jantza estilo bakotxeko prestakuntza eskola laburra eskainiko da eta. Behar dan gauza bakarra, jantzaz gozetako gogoa izatea eta erropa eta oinetako erosoak eroatea da, azaldu dabe.

Euskadiko Jantza Alkarte Profesionalak (ADDE) eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu ditue ekitaldiak, Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz. Jardueren helburua jantzea persona guztiei hurreratzea da, jantzaz gozetako, horregaitik, parte-hartzean oinarritutako saio edegiak antolatu dira.

Urtero, 1982tik, apirilaren 29an, UNESCOren ekimenez, Jantzearen Nazinoarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Jentearen arretea jantzearen artera eta kulturara hurreratu gura dabe, ikusle barriak erakarteari eta prestakuntzeari garrantzi emon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu