Patxi Zabaletak 'Absurdoko kontuak' liburua kaleratu dau
2013-06-20 15:07 KultureaAbsurdoari buruzko gogoeta filosofikoa egin dau Patxi Zabaletak Absurdoko kontuak edo zoroen kronikak lan barrian. Pamiela argitaletxeak kaleratu dau liburua, Saio eta Testigantza atalean.
Absurdoari buruzko gogoeta filosofikoa egin dau Patxi Zabaletak Absurdoko kontuak edo zoroen kronikak lan barrian. Pamiela argitaletxeak kaleratu dau liburua, Saio eta Testigantza atalean.
Liburuak berbaurre bi, Joxemiel Bidadorri eskainitako testua eta ipuinak ditu. Lehenengo berbaurrean absurdoaren ganeko hausnarketea idatzi dau, eta ipuinetan maitasuna, sexua, agintea, biziraupena, sinismena, pobrezia, gorrotoa eta beste makina bat gai jorratu ditu.
Absurdoko kontuak ez dira kontu absurdoak, egilearen arabera. Ele hauen xedea ez da zentzubakokerian edo kontraesanean murgiltzea, baizik gizakiaren grinak herriaren ikuspegi 'nor-anizkotik' aztertzea eta deskribatzea, norbanakoaren ikuspegitik beharrean; talde ikuspegitik, alegia, dino Zabaletak.
Patxi Zabaleta (Leitza, 1947) Zuzenbidean eta Filosofian lizentziatua da, eta 1986tik, euskaltzaina. Lanbidez, abokatu eta politikaria da. Literatureari jagokonez, hiru olerki liburu bi argitaratu ditu: Zorion baten zainak, Ezten gorriak eta Bizi!. Bost nobela daukaz argitaratuta, Errolanen harria, Ukoreka, Badena dena da, Arian ari eta Eneko Aritzaren hilobia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!