Poesia-bonbardaketea Gernikan

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Kulturea
Orain hiru urte otu jaken munduan arrazoirik barik bonbardeau ebezan herrietan ‘poesia bonbardaketak’ egitea. Hau da, helikoptero batetik milaka poesia botatea, papeletan, sasoi baten bonbak bota ebezan legez. Holan ba, Gernika ez da talde honek olerkiz bonbardeauko dauan lehenengo herria. Izan be, Santiago (Txile) eta Dubrovnik (Kroazia) poesiaz bete dabez daborduko. Uri bi horreetan bonbardaketa poetikoak arrakastea euki ebala ikusita, ekintzea Gernikan egitea otu jaken. Ganera, Hiroshima (Japonia) eta Dresden (Alemania) bonbardeetako amesa iragarri dau Casagrandek. Holan ba, abuztuaren 14an ...

Pablo Neruda euskeraz

Bizkaie! 2004-08-20 00:00   Kulturea
Horren ostean, 30eko hamarkadatik aurrera, Pablo Neruda konsul izan zan Indiako herrialde batzuetan, eta lan horrek Espainiara eroan eban gero, 1934 eta 1938 urteen bitartean. 1941ean Txilek Mexikon eukan ordezkaria izatera heldu zan, eta 1945ean senaduko kide izentau eben Txilen. 1948an, senaduan bertan, “Yo acuso” testua irakurri eta Justizia Epaitegiak Neruda atxilotzeko agindua emon eban. Ordutik aurrera, Neruda ostenduta bizi izan zan, eta garai horretan idatzi eban “Canto General”, bere libururik garrantzitsuena, autorearen berbetan. 1952an, atxilotzeko agindua bertan behera geratuta ...

Bilbaoko Konparsak alkarlanean, Iñaki Uriarteren omenez

Bizkaie! 2004-08-20 00:00   Kulturea
Banaka antolatutako ekimenak Konparsek banaka antolatu dabezan ekimenak be egongo dira Bilbaoko Aste Nagusian. Holan ba, Pinpilinpauxa konparseak antolatuta, gizonezkoen ‘striptease’ bat egongo da ikusgai abuztuaren 14an. Graffitien lehiaketea be antolatuko dabe ganera, bertoko eta Eslovakiako parte hartzaileakaz. Mamiki konparseak arabiar bazkaria antolatu dau hilaren 21erako, beste hainbat ekitaldiren artean. Konparsa honetako kideek Emakumezkoen Athletic futbol taldea omenduko dabe. Ekitaldi faltea ez da egongo aurtengo Bilbaoko Aste Nagusian. Honeek konparsek antolatu dabezanetariko batzuk dira, baino askoz gehiago egongo dirala esan ...

Kultur Errotea

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Kulturea
Eskeintza zabala dakar aurten Kultur Erroteak. Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako herri eta auzoetan antzerkia, musika, literaturea, bertsolaritzea, magia eta beste hainbat ekitaldi antolatu dira hemendik eta urtea amaitu arte. Danetara 90 kultur ikuskizun eskeiniko dabez lau probintzietako 44 euskera alkartek. Bertsolaritzeari eta literatureari jagokenez, Xabier Silveira, Fredi Paia eta Jokin Uranga bertsolariek Zaharrak Berri Xou ikuskizunagaz hasitako bireari ekingo deutse, eta Xabier Amurizak Bertso antologiak saioa egingo dau. Larrabetzuko Bihotz Bakartien Klubak Zakil alu hori literatur emanaldia eskeiniko dau ...

Gero eta gitxiago joaten gara zinemara

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Kulturea
Euskal Autonomia Erkidegoan 2003. urtean arte eszenikoen, musika klasikoaren, herri-musikearen eta zinemearen inguruan lortutako datuen ikerketea da SGAEko arduradunek aurkeztutako urtekaria. Bertan, euskaldunen jokerak ikus geinkez, beti be SGAEk daukazan 260 ordezkariek alkarlanean egindako txosten eta informazinoei esker. Arte eszenikoei jagokenez, EAEn 2.619 antzezlan izan ziran ikusgai antzoki desbardinetan 2003. urtean, aurrekoan baino 74 gehiago. Ikusle kopurua mantendu egin zan, 2002. urteko datuakaz konparauta, eta 657.289 persona joan ziran antzezlanen bat ikustera. Dantzak be, lirikearen antzera, hazkunde nabarmena ...

Augustin Zubikarai idazlea hil da

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Kulturea
Argitaratutako lan nagusiak:  Bizi garratza. Mendu zaharra. 1970. Antzerkia  Kardala. 1976  Aingira kumak. 1976  Boga ta zixe. 1976. Antzerkia  Bale denborak. 1978. Narrazinoa  Esan eta esango. 1979. Narrazinoa  Anton Guzurretxe. 1979. Narrazinoa  Lainoak Mundaka’n. 1980  Mun-daka. 1981. Narrazinoa  Ira usaina. 1981. Narrazinoa  Bizitzako urratsak. 1981. Narrazinoa  Gure inguruak. 1982. Autoedizioa  Makillen egunak. Guda baten kerizpe eta autsetan 1983. Narrazinoa  Bizkaiko bidetan. 1984  Itsastarrak. 1985 ...

POK-en 'Euskararen Zazpi Bekatuak' lanak irabazi dau Korrika-AEK Bekaren 2. deialdia

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Kulturea
Joxe Leon Otaño AEK-ko koordinatzaile nagusiagaz batera erabagia hartu daben epaimahaiko kideak ondokoak izan dira: Imanol Agirre (Lekeitioko Nazinoarteko Kale-Antzerki Jaialdiaren zuzendaria eta EUSKAL HERRIA aldizkariaren zuzendariaren albokoa), Mikel Ayllon (Korrika Kulturalaren arduraduna), Jojo Bordagarai (abeslaria eta AEKko irakaslea), Edurne Brouard (Korrikaren arduraduna), Filgi Claverie (Ballet Biarritzeko gerente ohia, Miarritze Kultureko zuzendari izandakoa eta orain Seaskako lehendakaria), Gotzon Hermosilla (BERRIA egunkariko Bizkaiko ordezkaritzako arduraduna, musika kritikoa eta idazlea) eta Eneko Olasagasti (idazlea, antzerki eta zine zuzendaria, aktorea, eta beste hainbat ...

Gabriel Aresti Eako Seme Kutun

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Kulturea
Gabriel Arestiren Eguna, garagarrilaren 24an izango da Ean eta egitarauko lehen ekitaldia eguerdiko hamabietan hasiko da Eako udaletxean. Udal batzar berezia egingo dabe Gabriel Aresti Segurola Eako Seme Kutun izendatuz. Haren senideak eta gaur egungo euskal poetak, idazleak eta herritar guztiak dagoz konbidauta. Eako Alkate Asier Madarietaren berbakaz hasiko da ekitaldia eta ondoren, hiru berbaldi antolatu ditue: 'Gabriel Aresti Eara dator' gaiaren ganean, Anjel Zelaietak egingo dau berba; 'Gabriel Arestiri begirada gaurkotua' gaiaren ganean, Jon Kortazarren txandea izango da eta ...

Bihotz Bakartien Kluba: “Ikasten segiduteko amua uretara bota dogu, eta ia zerk urtetan dauan”

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Kulturea
Esan dozun legez, Eskolea ez da zapatuetara mugatzen: internet be erabilten dozue. Ze aukera emon deutsue eta zer geratzen jatzue oraindino egiteko esparru horretan? Internet sano garrantzitsua da gure proiektua sozializetako. Gurea ez da eskola elitistea edo batzuentzat bakarrik eginikoa. Jente lar batu ezkero izakerea galduko leuke, gure eskolearen oinarria danon parte-hartzea dalako. Eta badakizu: gero eta jente gehiago egonda, lotsa gehiago, eta giroa sortzea gatx. Horregaitik ipinten dogu dana interneten, eskolara etorteko aukerarik ez daukanak jakin dagian zertan gabilzan ...

'Euskal Curriculuma: kultur ibilbidea. Adituen ekarpena'

Bizkaie! 2004-07-16 00:00   Kulturea
Hirugarren pausua, ‘Euskal Curriculuma: Eskolaldia’ definidutea eta onartzea izango da. Pausu horren helburu nagusia derrigorrezko irakaskuntza aldirako (16 urte) oinarrizkotzat joten dan amankomuneko curriculuma osotzea izango da. Xabier Garagorriren esanetan, pausu hori emoteko aurreko biak hartuko dira kontuan eta beste lan batzukaz osotuko da: indarrean dagozan curriculum ofizialak, dimensino europarra...; ostean, laugarren pausua egin beharko da, aurrerago hartutako erabagiak martxan ipiniz. Anjeles Iztuetak adierazo dauanez, Eusko Jaurlaritzeak laguntzino osoa eskaini deutso euskal curriculumari. Euskal dimensinoa eta europar dimensinoa lantzen dabilzala ...

Aramaioko III. Uda Ikastaroa

Bizkaie! 2004-07-16 00:00   Kulturea
EGITARAUA: Garagarrilaren 6a, martitzena. Arratsaldeko 4etan Juan Perez de Lazarraga eta haren garaia: kultura, hizkuntza, ideologia - Joseba Lakarra (Euskal Herriko Unibertsitatea) Lazarraga eta haren euskara. (E) - Pruden Gartzia Isasti (Euskaltzaindia) Lazarraga, Garibai eta Leizarraga: euskararen hiru bideak Pizkunde garaian. (E) - Juan Vidal-Abarca (Historiaren Erret Akademiako urgazlea). Juan Perez de Lazarragaren genealogia eta haren garaia. - Borja Aginagalde (Eusko Jaurlaritza / Irargi) Juan Perez de Lazarraga (1605ean hila), poeta eta kronista. Haren familiaren genealogia-kronikaren historia eta ezaugarriak - Mahai-ingurua Garagarrilaren 7a, eguaztena. Arratsaldeko 4etan ...

Boccaccioren Dekameronea, euskeraz eta taula ganean

Bizkaie! 2004-07-09 00:00   Kulturea
Aurten, esan dogun moduan, 1348ko Florentzian girotutako Boccaccioren Dekameronea preparau dabe. Sasoi haretan, Florentzia epidemiak jota egoan, eta Boccacciok giro ha jaso eban bere obrarik garrantzitsuenean. Orain, Jose Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak testu hori moldatu eta dramaturgia librea egin dabe, Garbi Losada bera zuzendaria dala. Euskerazko bersinoa, barriz, Bego Losadak idatzi dau. Heriotzea da lan horretako gai nagusia, baina umorearen alde egin dabe gaiari heltzeko. Garbi Losadaren berbetan esanda, “barrea heriotzearen kontrako antidoto legez erabili gura genduan aurrerantz egiteko ...

Basquepoetry.net

Bizkaie! 2004-07-09 00:00   Kulturea
Basquepoetry webgunearen zuzendari literarioa Koldo Izagirre da. Bera arduratzen da poemen aukeraketaz, baita itzultzaileen koordinazinoaz be. Aurretik, poemen aukeraketa beharretan ibilitakoa da Izagirre. Holan ba, ez jako hain gatxa egin ekimen barria aurrera eroatea. Idazle bakotxaren lau poema jasoten dira webgunean, baina badagoz, bai, salbuespenak. Izan be, klasikotzat joten diran egileen kasuetan, poema gehiago dagoz. Metodologia honeri esker, irakurleari euskal poesiaren panorama orokorra eskaintzen jako, eta bide batez euskal poesia munduan ezagutarazoten da. Ekimenaren barritasunen artean, itzulpenak nabarmendu behar dira ...

‘Soinujolearen semea’, Espainiako Narratiba Sarirako hautagaien artean

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Kulturea
Edozelan be, egunotan akabau dauz Atxagak obrearen itzulpen beharrak, izan be, Espainiako Narratiba Sarirako eskaria egiteaz gan, irailerako liburu-dendetan ‘El hijo del acordeonista’ topauko dogu. Egin dauan lehenengo itzulpena da, bere emaztearen laguntzinoagaz. Beste lan batzutako esperientzia ikusita, itzulpenek ate ugari edegiten dabezala ondo daki Atxagak, izan be, Obabakoak obra saritua 24 hizkuntzatara itzuli da argitaratu zanetik hona, eta obrea euren hizkuntzan irakurri leikien azkenak japoniarrak dira. Holan ba, ‘Soinujolearen semea’ katalanera, italierara eta frantsesera itzultzeko proiektuek aukera handiak daukiez ...

Txotxongilo Eguna Getxon

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Kulturea
Antolatzaileek ‘txotxongiloen ikuskizun batean parte hartzen daben inozko txotxongilo zale gehien batzeko asmoa’ daukie. Marka hori (gaur egun 402 titiritero eta 463 txotxongilotan dago, 2003ko gagarrilaren 13an Britainia Handian lortutakoa), Errekorren Guiness Liburu ospetsuan sartuko litzateke, antolatzaileek ipinitako helburua betetekotan. Txotxongiloen bilera honetan parte hartzeko ez da titiriteroa izan behar. Edonor joan leiteke Getxora txotxongiloa eskuetan hartuta. Deialdiak ez dauka adin mugarik, ezta txotxongilo mueten ganeko mugarik be. Lana errezteko, ganera, Areetako plazan bertan txotxongiloak egiteko tailerrak zabalduko dira. Errekorra ...

Paddy Rekalde, bihotzetik ataratako kadentziagaz

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   Kulturea
"Bilbaon / esperantza / are meharrago, / ilunago eta / laburragoa da". Askotan esaten da Bilbo basamortu kulturala dala gaur egun. Beste leku askotan legez, herriak kultur mailako hamaika jarduera sortu ebazan: jaiak, gazte lokalak, irrati libreak... danak gazte mobimentuak zein auzo alkarteek egindakoak, eta gehienak kenduta edo kentzeko bidean dagoz. Jaiakaz edota Santutxuko Sorgintxulogaz zer egin gura daben ikusi baino ez dago. Goi mailako “kultureari” begira egiten dira eskaintza guztiak. Edozelan be, atzean goxotasuna be igarten da. Batez be barraren kontrako goxotasuna. Maitasun ...

JAIki 2004, jaiaren eta Euskal Herriko herri kulturearen aldarrikapena

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   Kulturea
Jai eta Herri Kulturearen Aldeko Manifestua 1. Euskal Herrian jaiaren zentzua bizirik dago eta agirikoa da herritarrek jaiari erakusten deutsen atxikimentua. Egun, oraindino, herri honetako kulturearen oinarrian dagozan atabismo zabaleko ospakizunek bere horretan diraute. Inauterietatik Sanferminetara, Aste Nagusian zehar, jaia osasuntsu dabil. 2. Artista, musikari, idazle, konpartsa, peña, blusa, jai batzorde eta herri kulturan txertatuta dagozan ganerako eragileen zeregina jaia bere zentzu osoan iraunarazotea da (errituak, zentzu iniziatikoa, alaitasuna, alkartasuna, ironia, umorea, kritika, heterodoxia, orgia, katarsia). Ez ditu protagonismo edo ...

Poesia gaztea, hiru poeta gazte

Bizkaie! 2004-06-11 00:00   Kulturea
Hirugarren liburua Jon Gerediaga (1975) bilbotarrak argitaratu dau, Pamiela etxeagaz: “Fitola balba, karpuki tui” izena ipini deutso Aritz Merinoren marrazkiakaz datorren liburuari. Jon Gerediaga beste esparru baten zan ezaguna: antzerkian. Izan be, Antzerkiola Imaginarioa taldean dabil, taldeak eszenaratzen dituen lanak idazten. Edozelan be, eta Gerediagaren berbetan esanda, bere obrek asko daukie poesiatik, eta bere poesiak be asko dauka antzerkitik. Ez alperrik: antzerkian hasi baino lehen, poesia idazten eban, eta azkenean batak bestearen kutsua hartu ei eban. Liburu honetako poemak barru-barruko ...

Leioako Nazinoarteko V. Umore Azoka, maiatzaren 27tik 30era

Bizkaie! 2004-06-11 00:00   Kulturea
Aurtengo Umore Azokak aurkezten dauan egitarauaren kalidadeaz gan, antolatzaileek eta kolaboratzaileek Leioako Azokak orain bost urte jaio zanetik ezagutu dauan eten bako hazkundea azpimarratu dabe. Urterik urte handitu egin da bertan parte hartzen daben konpainien kantidadea eta Umore Azokara hurreratzen diran arte eszenikoen profesionalen eta zaleen presentzia. Beste alde batetik, oso garrantzitsua da antolatzaileek emoten deutsen azoka izakerea ze hartu-emon kulturalen gune ez eze Leioa zirku, antzerki eta dantza ikuskizunen alkartrukerako gune bihurtzen dalako. Ganera, azokeak herria bertoko eta kanpoko ...

Mikel Zarateren altxorra Sarean

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Kulturea
Hurrengo pausuak Ezustekorik ez bada, aurtengo abendurako, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako Zorrizketan Euskera Alkarteak DVD bikoitza plazaratuko dau. Bego Vicario zinemagilearen ardurea izango da. Bego Vicarioren aita, Jose Mari Vicario, Mikel Zarateren laguna izan zan eta harek egindako argazkiak be agertuko dira lan horretan. Kontuak kontu, lehenengo diskoan aurtengo omenaldi ekitaldien ganeko dokumentala agertuko da eta bigarrenak, barriz, Zarateren liburu guztiak eta idazlearei buruz idatzi diran lan guztiak bilduko ditu. Bizkaie!