Dario de Regoyosen paisaje inpresionistak Bilbora ailegau dira

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-07 15:49   Kulturea

Dario de Regoyosen heriotzearen mendeurrenean, Bilboko Arte Eder Museoak artista asturiarraren 130 lanez osotutako erakusketea atondu dau, Abentura inpresionistea atzera begirakoa. Erakusketeak hiru atal nagsi ditu: hasierako lanak, paisaje-pinturearen aurkikuntzea; Espainia baltzaren gaia; eta, margolariaren jatorrizko agiriak eta erretratuak. Datorren urteko urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik.

Dario de Regoyosen heriotzearen mendeurrenean, Bilboko Arte Eder Museoak artista asturiarraren 130 lanez osotutako erakusketea atondu dau, Abentura inpresionistea atzera begirakoa. Erakusketeak hiru atal nagsi ditu: hasierako lanak, paisaje-pinturearen aurkikuntzea; Espainia baltzaren gaia; eta, margolariaren jatorrizko agiriak eta erretratuak. Datorren urteko urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik.

Gorka Martinez BBK Fundazinoko arduradunak, Lourdes Moreno Malagako Carmen Thyssen museoko zuzendariak, Javier Viar Bilboko Arte Eder Museoko buruak eta Juan San Nicolas erakusketearen komisarioak aurkeztu dabe erakusketea.

Astuariasen jaio zan Dario De Regoyos, 1857an, Ribadesella herrian. Hara eta hona ibili zan bizi osoan, bidaia ugari egin zituan Europan zehar: Belgikara, Holandara, Frantziara, Italiara eta Ingalaterrara, beti gai piktorikoen bila, Juan San Nicolas komisarioak adierazo dauenez. Pintore desbardina zan, heterodoxoa, esan dau Lourdes Moreno Malagako Carmen Thyssen museoko buruak, korronte desbardinetan mobidu zan.

Regoyosen pintura ibilbide oparoan, hainbat aldi dagoz. Lehen aldia, belgikarra, izan zan; erretratu eta paisajeak dira nagusia, eta argi-efektuen interesa dau bereizgarri nagusi. Ostean, egileak berak Espainia baltza izentauta eban sailaren sasoia etorri zan, filosofikoagoa eta sinbolistagoa, espainiar tradizinoaren alderdirik ilunena azaltzen dauena. Hurrengo garai batean, puntillismoaren teknikea jorratu eban, lagun zituan Seurat, Signac eta Pissarro margolariek bultzatuta. Eta azkenengo etapea inpresionistea izan zan.

Euskal Herriagaz hartu-emon estu-estua izan eban, Irunen, Donostian, Getxon eta Durangon bizi izan zan. Lan-kanpoaina asko egi zituan berton, 1884tik 1912ra bitartean. Egotaldi horreen emoitzea dira Bilbon ikusgai dagozan Frabrikako urteerea (1901), Urumea (1904), Kontxa, gauez (1906), Durangoko merkatua (1907), Urkiolako hatxak (1907), eta Abadinoko paisaje eta Anboto (1907), besteak beste.

Dario de Regoyosek gurago eban iparraldeko argia eta paisajeak, argitu dau Lourdes Morenok. Euskal Herriko emakumearen sendotasun eta irmotasuna miresten eban, ganeratu dau Juan San Nicolasek. Euskal margolari ugari ezagutu zituan, tartean, Manuel Losada, Paco Durrio, Daniel eta Ignacio Zuloaga, Francisco Iturrino eta Adolfo Guiard.

Olio, akuarela, marrazki eta grabaduez aparte, gutunak, liburuak eta katalogoak batu ditue, Regoyosen alde personalaren barri emoteko. Lagunek egindako hainbat erretratu dagoz, esaterako, Theo van Rysselberghek egindako Gitarra-jotzailea.

Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai izan ostean, Regoyosen lanak Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museora eta Malagako Carmen Thyssen Museora joango dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu