Argizaiola 2013 argazki sariketeari buruzko erakusketea Bizkaiko Batzar Nagusietan
2013-10-08 13:00 KultureaBizkaiko Batzar Nagusien laguntzinoa dauen erakusketa hau Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen Federazinoak suspertzen dauen Bilboargazki ekimenaren barruan sartzen da eta Bilboko Udalak eta BBK Fundazinoak babesturik dago.
Batzar Nagusietako erakusketa aretoan ikusgai izango da Argizaiola argazki sariketeari buruzko erakusketea. Sariketa hori Euskadiko zaharrenetarikoa da. Erakusketeari hasierea emoteko ekitaldia gaur, urriak 8, 19:30ean, izango da eta urriaren 31ra arte ikusi ahal izango da, egun osoan astelehenetik barikura, eta goizean bakarrik zapatuetan. Erakusgai izango dira Argizaiola sariketearen 33. edizinora aurkeztu diran 201 argazkien arteko onenetakoak, egin-eginean argazki irabazlea, akzesitak atara dituen biak eta beste 26 argazki gehiago.
Ekitaldian parte hartuko dabe aurten saria irabazi dauen Carlos de Cos argazkilariak eta beragaz batera berbaldia emongo daben Luis Pontijas eta Miguel Cabezas argazkilariek, hain zuzen be aurtengo sariketan bigarren eta hirugarren geratu diranek, besteak beste. Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzinoa dauen erakusketa hau Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen Federazinoak suspertzen dauen Bilboargazki ekimenaren barruan sartzen da eta Bilboko Udalak eta BBK Fundazinoak babesturik dago.
Aurten zazpigarren edizinoa egiten dauen Bilboargazki egitarauaren bitartez, Bilbo argazkigintzearen uriburu bihurtu gura da hilebetez eta ekitaldien artean tailerrak eta berbaldiak egongo dira, entzute handiko profesionalen eskutik. Batzar Nagusien Bilboko egoitzan martitzenean izango dan jardunaldiaren barruan mahai-ingurua eta berbaldia egongo dira, Argizaiola Sari horretan lehenengo postuetan geratu diran argazkilarien eskutik.
1973. urtean hasi zan Argizaiola sariketan parte hartzeko konbita egiten jake Euskadiko beste argazki lehiaketa batzuetan parte hartutakoen artean aukeratutako argazkilariei.
Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko Hurtado de Amezaga kaleko egoitzan egongo dan erakusketea abagune ederra da ikusteko zenbateko aukerak emoten dituan argazkigintzearen arteak. Lan indibidualak, hainbat estilotakoak, izango dira ikusgai: naturearen eta paisajearen argazkiak zein gaueko argazkien lilurea, personen sena jaso gura daben argazkiak edo ikusleak beste leku batzuetara eroaten gaituen argazkiak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!