Irati Jimenez idazle mundakarrak 'Aiztoa eta arkatza' liburua argitaratu dau
2013-10-08 11:48 KultureaHainbat idazlek idaztearen ganean idatzitako aholkuen bildumea osotu dau Irati Jimenezek Aiztoa eta arkatza liburuan, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Antton Olariagak egin ditu egileen marrazkiak eta Harkaitz Canok atondu dau berbaurrea.
Hainbat idazlek idaztearen ganean idatzitako aholkuen bildumea osotu dau Irati Jimenezek Aiztoa eta arkatza liburuan, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Antton Olariagak egin ditu egileen marrazkiak eta Harkaitz Canok atondu dau berbaurrea.
Besteak beste, Ray Bradbury, Gustave Flaubert, Augusto Monterroso, Susan Sontag, Jose Luis Borges, Jonhn Steimbeck, Elmore Leonard, George Orwell, Henry Miller, Charles Bukowski, Mark Twain, Kurt Wonnegut, Virginia Woolf, Richard Ford eta Stephen King idazle ezagunen gogoetak jaso ditu mundakarrak. Ingelesez idatzi izan dabe gehienek, idaztearen ganeko aholkuak idaztea, antza danez, ohikoa da-eta mundu anglosaxoian, azaldu eban aurkezpenean Jimenezek berak.
Idazleek idazteko dituen zailtasunak agiri dira aipuetan, komuniketako gogoa, bildurrak. Danetariko ideak egon arren, danak datoz bat batean: beharrezkoa ez dana kendu beharra dago. Hau da, aiztoagaz idatzi behar da, han eta hemen ebagiz, helburua lortu arte. Moztu, zorroztu, zuzendu, findu, landu dinoe egileek eurek: Hitz laburrak balio badau ez erabili luzea, George Orwell; Amaieratik ahalik eta hurren hasi, Kurt Vonnegut; eta Eleberri on bat aiztoagaz egiten da, ez arkatzagaz, Frank Yerbi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!