Guggenheim Bilbao Museoaren 'Murakami' erakusketeak 241.000 bisitari izan ditu, amaitzeko bi aste falta diranean
2009-05-20 11:13 KultureaMaiatzaren 31n erakusketea amaitu eta bagilaren 26an inaugurauko da hurrengoa Guggenheim Bilbao Museoan. Erakusketa hori bilduma iraunkorraren aurkezpen bat da eta 'Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak' izenburukoa da. Bertan, Solomon R. Guggenheim Fundazinoaren bildumearen historia aztertzen da.
Hamahiru euskal estreinaldi izango dira Leioako Umore Azokan
2009-05-19 15:42 KultureaAsteburu honetan, maiatzaren 21etik 24ra bitartean, Leioako kaleak umorez jantziko dira Leioako Umore Azokearen hamargarren edizinoan parte hartuko daben 472 ikuskizunei esker. Ikuskizun horreetatik 13, euskal taldeen estreinaldiak izango dira.
Maiatzaren 28ra arte egongo da ikusgai Ibilaldiaren inguruko IbilArte erakusketea
2009-05-18 12:04 KultureaGaldakaon ospatuko dan Ibilaldia 09gaz batera, eta azken urteotako konpromisoagaz jarraituz, IbilArte Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketea be ailegau da. IbilArtek estilo eta teknika desbardinetako euskal artisten lanak batuko ditu maiatzaren 18tik 28ra bitartean Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegiaren erakusketa aretoan, Bilbon.
Gotzon Garateren 'New York, New York' liburua berrargitaratu dabe
2009-05-14 17:19 KultureaLiburu hori idatzi aurretik 18 udaldi emon zituan Gotzon Garatek New Yorken: Bronxeko Fort Apachen lehenengo, eta Manhattanen gero, Harlem eta Washington Bridge ondoan, munduan drogarik gehien saltzen ei dan auzoetan. Idazlearen heriotzearen urtea betetera doanean, Elkar argitaletxeak liburua berrargitaratu dau.
Felix Bilbaoren 'Ipuin-barreka' liburuaren edizino gaurkotua dakar Labayruk
2009-05-13 18:51 KultureaIdazle ona da Felix Bilbao, baina, ha ta guzti be ez dau besterik ezer idatzi harrezkero. Bizkaieraz idatzitako lanen artean eredugarri dogu. Eta, ahozkotasunari hainbeste begiratzen jakon une honetan, zer ikasi asko dauka liburu honetako estiloak.
Ertibil Bizkaia, 2009ko maiatzaren 12tik abenduaren 13ra
2009-05-13 15:00 KultureaBi eskultore, Zuhar Iruretagoiena eta Jon Otamendi eta marrazkilari eta grabatzaile bat, Oier Etxeberria saritu ditu Ertibil 2009ko epaimahaiak.
Larrabetzuko Literatura Eskolearen V. urteurrenagaz bat egingo dauen Literaldia antolatu dabe bagilerako
2009-05-08 12:27 KultureaLarrabetzuko Literatura Eskoleak 5 urte beteko ditu aurten. Urteotako lan hori jentartera zabaltzeko helburuagaz, literaturea aldarrikatuko dauen Euskal Herri mailako ekitaldi publikoa, Literaturia, antolatu dabe bagilaren 5etik 7ra.
Bizkaiko 21 museok bisita gidatuen 'Museoak barrutik' programan hartuko dabe parte
2009-05-07 12:03 KultureaBFAko Gizarte Ekintza Sailak hitzarmena sinatu dau lurraldeko 21 museogaz (igaz baino hiru gehiagogaz), 'Museoak barrutik' kanpainearen barruan bisita gidatuak egin eta hainbat lantegitan parte hartzeko.
'El sur de la memoria', Jon Arretxeren 'Oroituz' jatorrizkoaren itzulpena plazan
2009-05-06 12:39 Kulturea'El sur de la memoria' bidaia liburua da izatez baina zeozer gehiago be bada. Liburu honetan Jon Arretxek amodioa eta misterioa tartekatzen ditu, ekialdea eta mendebaldea, irakurlea bere sarean atrapau arte.
Leioako Umore Azokea: hamar urtean kaleko arteen erreferente
2009-05-06 12:13 KultureaLeioako Umorearen Kale Artisten Azokeak hamargarren urteurrena ospatuko dau maiatzaren 21etik 24ra. Publikoagaz, konpainiakaz, banatzaileakaz, programatzaileakaz eta antzerki arloko kazetariakaz giro alaian egoteko egunak izango dira, Hartu-emonak sortzeko, ideiak alkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emonaldiak kontratetako.
Portugaleteko IV. Folklore Azokea, maiatzaren 9an eta 10ean
2009-05-04 15:36 KultureaAurtengo nobedadeen artean, nazinoarteko erakusleak (Frantzia eta Portugal) eta Mendebala jaialdiaren maketen finala nabarmendu ditu Elai Alai Kultur Alkarteko presidente Gaizka Benguriak.
Break On Stage 2009 Bilbon, Europako Aretoko Breakdance Lehiaketea eta kale kulturen mostra
2009-04-27 18:13 KultureaVIII. Break On Stage Jaialdiak Europa mailan dagozan kale kultur adierazpenak jaso eta Bilboko Kasillan eszenaratuko ditu maiatzaren 2an, arratsaldeko 20:30etatik aurrera.
Liburuaren Eguna ospatuko dau Bilboko Berreginen Museoak bisitariak Grezia klasikora hurreratuko dituan testu batzuen irakurketeagaz
2009-04-23 10:51 KultureaAutore greziar eta latinoei esker (Plutarco, Plinio el Viejo, Pausanias edo Tucidide) bisitariek koetarrek Perikeren gobernuko pasarterik garrantzitsuenak zelan kontetan zituen ezagutu ahal izango dabe, Atenas Greziako uriburu politikoa eta kulturala bihurtu zan garaia.
Alhondiga Bilbaok 'pentsamenduak' banatuko ditu Liburuaren Nazinoarteko Egunean
2009-04-23 10:37 KultureaJarduera honen bitartez, Alhondiga Bilbaok fidel jokatu nahi dau bilbotarren irakurketa-ohiturak areagotzen lagunduko daben ekimen guztiakaz eta mediateka bat be izango dau.
Liburuak kalera Getxon
2009-04-22 17:50 KultureaLiburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, apirilaren 23tik 26ra liburuak izango dira protagonista Getxoko kaleetan. Getxoko udal liburutegiek antolatutako ekimenak irakurtea bultzatzeko asmoa dauka eta, esangura horretan, Algortako Geltokia plazara hurreratzen diranek Getxoko hamaika liburu-dendaren postuak bisitetako aukerea izango dabe.
Udal liburutegiek Liburuaren Eguna ospatuko dabe zineari eta literatureari buruzko gida bat oparituz
2009-04-22 17:06 Kulturea‘No siempre una imagen vale más que mil palabras’ gidan gomendatzen diran liburuak herritarren esku dagoz udal liburutegi sarean. Aitatu argitalpenez gan, ‘El jardinero fiel’, ‘No es país para viejos’, ‘Elegy’, ‘El velo pintado’ edo ‘Un poco de chocolate’ be (Unai Elorrietaren ‘SPrako tranbia’ filmearen bertsinoa) gomendatzen dira. Gidak amaitu arte banatuko dira doban.
IX. Zirkuitoak 11 antzerki eta dantza ikuskizun eskainiko ditu Bilboko sei barrutietan maiatza amaitu arte
2009-04-21 17:17 KultureaZirkuitoa Euskadiko ekimen bakarra da bere generoan. Bertoko antzerki eta dantza taldeei euren antzezlanak aurkezteko aukerea eskaintzeaz gan, programa honegaz Bilboko eskaintza kulturala dezentralizau eta auzoetara eroatea bilatzen dau, Bilboko auzo guztietara zabalduz.
Espido Freirek eta Rafael Chirbesek literaturearen ganeko eztabaidea eskainiko dabe gaur Bidebarrietan
2009-04-21 10:05 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren 'Eztabaidak literaturarekin' ekimenaren saio barri bat izango da gaur, Espido Freireren eta Rafael Chirbesen arteko topaketeagaz. Bertaratutako irakurleakaz pasarte batzuk komentauko ditue saioan. Berbaldia Dani Alvarez kazetariak aurkeztuko dau, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldien aretoan izango da 19:30ean eta sarrerea dobakoa izango da.
Clowna oinarri daben hamar ikuskizun aurkeztuko ditu Leioako Umore Azokeak
2009-04-17 11:47 KultureaDisziplina hau beste modalidade batzuekaz be buztartzen da, berbarako, La Industrial Teatreraren 'Rojo' ikuskizuna, izan be, obra horrek zirkuaren ezaugarri eta berezitasun batzuk ditu. Amesak egia bilakatzen diran proposamen honek Palau i Fabreren poema baten eta Shaun Tanen ‘El árbol rojo’ ezagunean dauka abiapuntua eta oinarria.
EAEko 60 ikastetxetik gorako ikasleek helduen eta gazteen alfabetizazinoa eskatuko dabe Liburuaren Egunean
2009-04-15 13:56 Kulturea'Liburu bat zabalduz, mundua eskura' goiburupean, mundu osoko persona helduen eta gazteen alfabetizazinoa aldarrikatzen da aurten, alfabetizazinoak pobreziaren aurka eta heziketarako eskubidea lortzeko bidean dauen zeregin garrantzitsuagaitik.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...