Elssie Ansareo, Mabi Revuelta eta Eduardo Sourrouilleren lanak ikusgai, 'Bosteko 11' erakusketa ibiltarian

Bizkaie! 2011-09-20 12:08   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Miren Josune Ariztondok eta Arrigorriaga, Getxo, Leioa eta Basauriko Udalek Bosteko 11 erakusketa ibiltaria aurkeztu dabe. Elssie Ansareo, Mabi Revuelta eta Eduardo Sourrouille artisten lanak jasoko ditue aurten. Lehenengo erakustaldia daborduko edegi dabe Arrigorriagako Kultur Etxeko erakusketa aretoan, abendura bitartean. Ostean, Getxon, Leioan eta Basaurin izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Miren Josune Ariztondok eta Arrigorriaga, Getxo, Leioa eta Basauriko Udalek Bosteko 11 erakusketa ibiltaria aurkeztu dabe. Elssie Ansareo, Mabi Revuelta eta Eduardo Sourrouille artisten lanak jasoko ditue aurten. Lehenengo erakustaldia daborduko edegi dabe Arrigorriagako Kultur Etxeko erakusketa aretoan, abendura bitartean. Ostean, Getxon, Leioan eta Basaurin izango da Bosteko. Edizino honetako erakusketea Itxaso Mendiluze komisario eta arte-kritikariak atondu dau.

Bosteko ekimenak hamalau urte bete ditu aurten, eta hasieran lez, Bizkaian izena lortu daben euskal artista plastikoen lana zabaldu eta ezagutzea da. Aurtengo Bostekok Elssie Ansareo (Mexiko, 1979), Mabi Revuelta (Bilbo, 1967) eta Eduardo Sourrouille (Basauri, 1970) artisten estiloaren hiru-lau lan erakusgarri batuko ditu.

2010. urtean hiru artistok euren artelanak bakarkako hainbat erakusketatan izan ditue ikusgai. Elssie Ansareok bakarkako erakusketa bat egin dau Leongo Cubo Azul eta Bilboko Marzana galerietan. Oraingoan, Eduardo Sourrouillegaz batera egindako bideo bat eta argazki batzuk aurkeztu ditu. Mabi Revueltak bere lana Bilbaoarte kultur gunean erakutsi dau. Bostekorako bideo, eskultura eta argazki bana prestau ditu. Eduardo Sourrouillek bakarkako erakusketa bat egin dau Gasteizeko Artium museoan.

Bosteko 1998. urtean sortu zan, Bizkaiko hainbat udalerritan arte bisual garaikideen erakusketen programazinoa sustatzeko eta euskal artistei laguntzeko. Urteotan 53 euskal artistaren erakusketak egin dira. Bosteko erakusketa didaktikoa izateko asmoz sortu zan, eta ikusle guztientzat erraz ulertzekoa izan nahi dau, eta artista bakotxaren lanik bereizgarrienak aurkeztu nahi ditu.

Bostekok Arrigorriagan hasiko dau ibilbidea, eta bertan izango da urriaren 7ra arte; ondoren, Getxoko Torrene aretora egongo da ikusgai, urriaren 10etik 31ra bitartean; Leioako Kultur Leioan, zemendiaren 3tik abenduaren 4ra arte; eta, Basauriko Ariz Dorrean, abenduaren 6tik 31ra arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu