Bilboko Berreginen Museoak 'Zeusen Aldare Nagusiko Frisoa' zaharbarritu dau
2011-09-23 14:59 KultureaBilboko Berreginen Museoak Zeusen Aldare Nagusiko Frisoko panel biak zaharberritu ditu. Piezen konponketea Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Ondareko Konserbazino eta Zaharbarritze Saileko teknikariek egin dabe. Artelanak museoaren esku dagoz, ia-ia museoa sortu zanetik, 1931n eta 1933an erosi ziran-eta Berlinen.
Bilboko Berreginen Museoak Zeusen Aldare Nagusiko Frisoko panel biak zaharberritu ditu. Piezen konponketea Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Ondareko Konserbazino eta Zaharbarritze Saileko teknikariek egin dabe. Artelanak museoaren esku dagoz, ia-ia museoa sortu zanetik, 1931n eta 1933an erosi ziran-eta Berlinen.
Berreginen Museoko arduradunen arabera, Zeusen Aldare Nagusiko Frisoko panel biak museoko pieza esanguratsuenetakoak dira, eta bildumako Greziako artearen pieza onenetakoak. Jatorrizko lana K.a. II. mendean Pergamoko (Turkia) Akropoliko tenplu batean egoan, eta gaur egun Berlingo Pergamoko Museoan dago ikusgai.
Zeusen Aldare Nagusiko Frisoak 100 metroko luzerea eta 30 metro zabalerea daukaz. Tenpluko oinaldearen ganean egoan. Gigantomakiaren -jainkoen eta erraldoien arteko burrukea- mitoa azaltzen dau. Zaharbarritutako panelek Zeus jainkoa eta haren alaba Atenea jainkosa irudikatzen ditue, biak erraldoien kontra burrukan.
Barriztatzea prozesua lau fasetan egin da: piezaren azterketae, garbiketako katak, garbiketea eta berrezarpen fisikoa. Piezaren azterketeak frisoen egoerea ona erakutsi eban; garbiketa katak zikinkeria motak bereizteko egin da, disolbagarriak probetako eta garbiketan zelan egin erabagiteko bere bai. Prozesuaren amaieran egoera txarrean egozan zatiak kendu dira, eta horreen ordez, elementu barriak ipini dira. Kalte gehien Atenea jainkosaren eta Alzioneo erraldoiaren arteko burrukearen panelak eukan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!