Café Bilbao Teatro Laburreko Sarien testu irabazleak argitaratu ditue
2011-09-27 15:54 KultureaCafé Bilbao taberneak 100 urte bete ditu aurten, eta mendeurrena ospatzeko Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Sarietako testu irabazleak argitaratu ditu. Artezblai argitaletxeagaz batera kaleratu ditu bai euskerazko bai gaztelaniazko argitalpenak. Horrezaz gan, antzerki sarien deialdi barria aurkeztu dabe, bederatzigarren edizinoa, hain zuzen be.
Café Bilbao taberneak 100 urte bete ditu aurten, eta mendeurrena ospatzeko Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Sarietako testu irabazleak argitaratu ditu. Artezblai argitaletxeagaz batera kaleratu ditu bai euskerazko bai gaztelaniazko argitalpenak. Horrezaz gan, antzerki sarien deialdi barria aurkeztu dabe, bederatzigarren edizinoa, hain zuzen be.
Orain bederatzi urte abiatu eban Mikel Martinez antzerkigile eta aktoreak Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Saria, euskeraz zein gaztelaniazko anzterki-testuak saritzeko asmoz. Urteotan interneten argitaratu ditue testu irabazleak, baina Café Bilbaoren ehun urteak dirala-eta paperean ataratea erabagi dabe. Danetara, hamazortzi antzezlan batu ditue.
Jentea idaztera animau gura dogu. Gatxa da antzerkia idatzea, eta gatxa da testuak antzeztea lortzea. Loteria toketearen antzekoa da testu bat antzeztea, azaldu dau Mikel Martinezek. Testuak argitaratu ezkero, igoal antzerki talderen batek ikusi eta antzeztuko dau, ganeratu dau. Goidoigintzea bultzatzea dau helburu sariketeak. Euskeraz sariketa gitxi dagoz, beste bi bakarrik.
Euskeraz, honako lanak argitaratu dira: Galder Perezen Eztenbako trikuak eta Krotos 2.0, Javier Cilleroren Xake jokalariak, Kepa Gallegoren Sexua.org.asmoa, Aizpea Goenagaren Joetuta, Jon Urrazaren Morriston eta Gartzia, Patricia Muñozen Auzoa, Oier Guillanen Herio heroi, Xabier Lopezen Piztu gabeko zigarroak eta Pako Aristiren Azken neuronen heriotza. Eta, gaztelaniaz, honexek: Gaztelaniaz, ondokoak argitaratu dira: Amaia Vegaren La madre, Keoa Ibarraren Gabriel-Gabrielle, Asier Hernandezen Amor & Libertad eta Amor & Locura, Bernjamín Alonsoren Entre sillas, Joseba Maciasen ¿Por qué no contarlo, Lila Brik?, Santiago Ortegaren Sobre amor y más cuentos eta Víctor Iriarteren La esquela.
Teatro Laburreko Sarien bederatzigarren edizinoan parte hartzeko oinarriak be aurkeztu ditue. Epea zamendiaren 30era arte dago zabalik. Kafe-teatrorako edop formato txikiko antzerki-lanetarako gidoiak aurkeztu behar dira. hau da lanen beharrizanak, teknikoak zein artistikoak, txikiak izan behar; horrezaz han, produkzinoa eta banaketea be neurrikoak izan beharko dabe. Testuaren luzerea 30 bat minututako antzezlan bati jagokona izango da, gitxi gorabehera. Modalidade bi dagoz, euskerazkoa eta gaztelaniazkoa. Euskerazko lan onenak 1.400 euro jasoko ditue, eta gaztelaniazkoak, 1.200 euro. Testu sarituak argitaratu egingo dira, Artezblai argitaletxearen eskutik. Oinarriak zehatz-zehatz, hemen.
Café Bilbaoren mendeurrena dala-eta beste jarduera batzuk be izan dira, esaterako Xabier Aburruzagaren kontzertua eta Gaita-batukada emonaldia Zazpi Kaleetan. Urriaren 15ean beste ekitaldi bat izango da, kalejirea alde zaharreko kaleetatik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!