Güeñesko Arenatzarte parkean Mikel Lertxundiren 'Natura eta oreka' erakusketea jarri dabe ikusgai
2009-08-13 11:02 KultureaKanpoan, parkean zehar, sei eskultura handi dagoz. Erakusketa eratzerakoan lekua eta artelanak alkarren lagungarri eta osogarri izatea topau dau artisteak, artea eta naturea batzen dituan irudi eredugarria sortzeko. Artelan gehienak lekurako berenberegi egin ditu.
Jaurlaritzeak 514.000 euro bideratuko ditu izaera literarioko euskerazko argitalpenen produkzinora
2009-08-10 15:36 KultureaBlanca Urgell sailburuak zuzentzen dauen kontseilaritzeak argitalpenentzako diru-laguntzinoen sistema barri bat ezartzea derrigorrezkoa dala adierazo dau, euskerearen zabalkundea esparru desbardinetan suspertzeko, eta batez be, euskerazko lan literarioak argitaratzeak dakarren ahalegina sustatzeko.
Artek09, askotariko arte-espezialidadeak erakusketa berean
2009-08-06 15:19 KultureaAbuztuaren 8tik urriaren 9ra, Donostiako Arteko galerian Artek09 erakusketa kolektiboa egongo da ikusgai. Bertan, galeriaren 13 urteko ibilbidearen berrikustea egingo da handik igaro diran 45 artista desbardinen lanakaz.
Erraldoiak eta Buruhandiak Bilboko Euskal Museora bueltauko dira Aste Nagusian
2009-08-03 14:04 KultureaErraldoiak eta Buruhandiak izango dira ikusgai Bilboko Euskal Museoaren klaustroan Aste Nagusian eta hurrengo astean, igazko Aste Nagusian izandako arrakastearen ondoren. Herritarrak doban sartu ahal izango dira museoko klaustrora eta bertan erraldoiak hurretik ezagutuko ditue pertsonaia bakotxaren istorioa.
Gerediaga Elkarteak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Bizkaiko Dantzarien Biltzarragaz eta Garaiko Udalagaz
2009-07-29 13:56 KultureaLehenengo hitzarmenak Gerediaga Elkarteak lau hamarkadatan Bizkaiko Dantzarien Biltzarragaz (lurralde honetako folklore taldeak batzen dituan federazinoa) izan dauen loturea arautzen dau. Garairi jagokonean, elizate horretako Udalak Gerediaga Elkarteagaz 'bazkide babesle' alkarlan-muetea sinatzea adostu dau.
'Munduko Haizeak' jaialdiak nazinoarteko folklorea ekarriko dau Ondarroara
2009-07-27 14:19 Kulturea'Munduko Haizeak' jaialdiak nazinoarteko musikariak eta jantzariak batuko ditu beste behin be Ondarroan eguen honetan hasi eta abuztuaren 7ra bitartean. Itsasaurre Plazako karpan egingo dan ekitaldi honen bigarren edizinoak bost emonaldi izango ditu aurten, munduko leku desbardinetako folkloreko kantari eta jantzariak entzun eta ikusi ahal izateko.
Gabriel Aresti XXVII. Ipuin Lehiaketeak 12.000 eurotik gora banatuko ditu saritan
2009-07-21 15:43 KultureaGabriel Aresti ipuin lehiaketako aurreko edizinoan, 700 lan aurkeztu ziran erdaraz eta 42 euskeraz. Irabazleak Mikel García Idiakezen Bi bizitza eta erdi lana eta Ildefonso Morillasen La libertad del alacrán lana izan ziran.
Errusia eta Peruko jantzak Berrizko Nazinoarteko Folklore Jaialdian
2009-07-21 14:56 KultureaEkitaldiak garagarrilaren 22an eta 23an izango dira, Berrizko Olakueta frontoian, gaueko 22:00etan. Sarrerea 5 eurokoa da nagusiena eta euro batekoa 16 urtetik beherakoena.
Txina, Peru eta Euskal Herriko taldeak Getxoko 25. Folklore Jaialdian
2009-07-17 16:44 KultureaOhi bezela, saioak Algortako Biotz Alai plazan izango dira eta 22:00etan hasiko dira. Sarrerea dobakoa izango da, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Portugaleteko XXXV. Nazinoarteko Folklore Jaialdia garagarrilaren 19tik 25era
2009-07-17 11:47 KultureaPortugaleteko eta Euskal Herriko Nazinoarteko 35. Folklore Jaialdia garagarrilaren 19tik 31ra bitartean egingo da aurten eta Errusia, Hegoafrika, Txina, Peru, Armenia eta Zelanda Barriko taldeek parte hartuko dabe Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeagaz batera.
Ondarroako Liburu eta Disko Azokea zabalik izango da garagarrilaren 17tik 26ra bitartean
2009-07-16 16:49 KultureaItsasaurreko plazak Ondarroako Liburu eta Disko Azokea hartuko dau garagarrilaren 17tik garagarrilaren 26ra bitartean. Hogeita bi erakusmahai jarriko ditue argitaletxeek euren produktuak erakusteko eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik aste bitartean, asteburu eta jaiegunetan 21:30ean zarratuko badira be.
Paco Roca komiki Komiki Sari Nazionalak egin dau Getxoko VIII. Komiki Azokearen kartela
2009-07-15 11:52 KultureaZemendiaren 27tik 29ra, zortzigarren urtez, Komiki eta Manga Azokeak biñetearen mundua ekarriko dau Getxora. Igaz bezela, Areetako Geltokia plazan azokearen karpea kokatuko da eta Erromoko Santa Eugenia plazan, Mangaren Gunea.
Latinoamerika, Europa eta Afrikako dantza taldeek parte hartuko dabe Berangoko Folklore Jaialdian
2009-07-13 16:49 KultureaHiru kontinentetako zortzi taldek parte hartuko dabe datorren barikutik domekara (17tik 19ra) bitartean ospatuko dan Berangoko (Bizkaia) Folklore Jaialdian.
'Dantza Plazetan' garagarrilaren amaierara arte Bilbon
2009-07-10 16:49 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 'Dantza Plazetan', euskal folklorea indartzeko eta plaza publikoetan erromeriaren tradizinoa berreskuratzeko ekimena, garagarrilean zehar be gure artean egongo da Bilboko kaleetan.
GetxoPhoto 2009, irailaren 10etik urriaren 11ra
2009-07-09 16:40 Kulturea'Asiako Fikzioak' izenburupean, Txina, Japon, Hego Korea eta Taiwán-eko 20 egile ospetsu inguruk euren lana erakutsiko dabe Getxon. Wang Qingsong, Tomoko Sawada, Yao Lu, Myoung Ho Lee, Liyu+Liubo o Jiang Zhi dira egileetako batzuk eta euren izenak ezagunak ez iruditu arren, New York-eko MOMA, Bilboko Guggenheim, Gasteiz-eko Artium edota Paris-eko Palais de Tokyon zintzilikatu ditue euren obrak.
'Burdingintza paisaiak' Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan
2009-07-09 16:04 KultureaFernando Calleja Bilbotarraren desagertutako Bizkaiko Labe Garaietan inspirautako 'Burdingintza paisaiak' pintura-eskulturen erakusketea dago ikusgai garagarrilaren 8tik urriaren 4a bitartean Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan.
Avignoneko Jaialdiko egitarauak L’Alakran konpainiaren antzezlan bat aurkeztuko dau
2009-07-06 16:33 KultureaAvignoneko Antzerki Jaialdiak bere egitarauan aurten ‘Kaïros, sisífos y zombis’ antzezlan euskal–suitzarraren eta Comédie de Genéveren arteko koprodukzinoa sartu dau, BAD Bilboko Antzerkia eta Dantza Jaialdiaren laguntzinoagaz, azken edizinoan estreinautakoa.
Lekeitio, kale-arteen itsasargia
2009-07-06 16:10 KultureaGaragarrilaren 10, 11 eta 12an, Lekeitioko XX. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia (9 konpainia eta 13 emonaldi) ospatzeko elementua sua izango da; sua izango da aurtengo protagonista nagusia.
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak Alberto Magno zientzia fikzinozko literatur lehiaketearen 21. edizinoa deitu dau
2009-07-06 14:24 KultureaLehiaketearen aurreko edizinoan, 64 kontakizun aurkeztu ziran, guztiak gaztelaniaz idatzita. Hainbat lekutatik bialdu zituen: Argentina (7), Kuba (4), Mexiko (2), Peru (2), El Salvador (2), Txile (1), AEB (1), Alemania (1) eta Espainiako hainbat lekutatik (44). Lanen artean aitagarria da EHUra atxikitako sei personak parte hartu ebela.
Zumetak surrealismoa eta errealismoa batu ditu 'Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart' erakusketan
2009-07-06 11:00 KultureaOi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart izenburupean, Jose Luis Zumeta (Usurbil, 1939) margolari gipuzkoarraren 38 serigrafia dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Erakusketea irailaren 13ra arte egongo da ikusgai paperean egindako lanak batzen dituan aretoan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...