Egueneko 'Artelana bere testuinguruan' saioko protagonistea Niccolo de Uzzano izango da
2014-01-28 10:20 KultureaNiccolo da Uzzanoren bustoa izango da Bilboko Berreginen Museoko pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideratutako Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonistea datorren eguenean, urtarrilaren 30ean, 18:00etatik aurrera.
Niccolo da Uzzanoren bustoa izango da Bilboko Berreginen Museoko pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideratutako Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonistea datorren eguenean, urtarrilaren 30ean, 18:00etatik aurrera.
Apirilera arte Berreginen Museoan ikusgai dagoan Vía Renacimiento. Florentzia. Eskultura erakusketearen barruan dago obra hori, eta Valladolideko Eskultura Museo Nazionalak laga dau. Jatorrizko lana Florentziako Bargelloko Museoan dago.
Florentziako personaia azpimarragarri horren erretratua hileta-mozorro batean oinarrituta egin zan. XV. mendeko Florentzian ohikoa zan hori egitea. Errenazimentuko artearen momentu sano garrantzitsua da adituen eretxiz, antxinatean egindako lehenengo erretratu independentea dalako.
Halan da be, ez da erraza izan piezea identifiketea eta egilea nor dan jakitea, eztabaida asko egon dira horren inguruan. Batzuren ustez, ez da Niccolo da Uzzanoren irudia, haren ondorengo batena baino, edo Zizeron berarena akaso. Beste batzuen ustez, historiografia tradizionalaren arabera, artelanaren egilea Donatello bada be, sarritan ipini da zalantzan, eta gaur egun, Desiderio da Settignanoren lanagaz lotzen da. Artearen ikuspegitik, Desiderio da Settignano Donatelloren estiloaren jarraitzailea izan zan.
Egueneko saiorako sarrerea doban da, eta ez da aurretik izena emon behar. Lehenengo eta behin bustoaren ganeko berbaldia eskainiko dabe, eta ostean bisita gidatua hasiko da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!