Kultura katalana ardatz, gaur hasiko da Parisen 2010 Expolangues Azokea
2010-02-03 10:28 KultureaGaur zabalduko ditu ateak Parisen Expolangues Azokearen hogeita zortzigarren edizinoak hizkuntza eta kultura katalana ardatz hartuta eta 'Katalana, 10 miloe europarren hizkuntza' lelopean.
'Bosteko 10' arte garaikideko erakusketa ibiltaria Leioan abiatu da
2010-02-02 09:59 KultureaLeioako (Bizkaia) Kultur Leioa aretoan estreinau da 'Bosteko 10' arte garaikideko erakusketa ibiltaria, aurten bere 13. edizinoa beteten dauena. Bertan, gaur eguneko artearen barruan Bizkaiko artista garrantzitsuen lanak batuko dira.
Ikuskizun barri bi estreinauko dira aurtengo Dantzaldian
2010-02-01 14:18 KultureaKukai Dantza Konpainiak, zazpi jantzari eta hiru musikarigaz, bere lan barriaren estreinaldia egingo dau aurtengo Dantzaldian, 'erro tradizionaleko jantzea jantza garaikideagaz buztartuz'. Ekitaldiak Campos Eliseos antzoki barria zabalduko dau martiaren 12an, 20:00etan.
'Jantzearen Ilbetea' egingo da lehenengoz Bilboko Arriaga Antzokian martiaren 5ean
2010-01-28 14:39 Kulturea'Jantza Ilbetea' saioko partaideak hautatzeko, Emilio Sagi Arriaga Antzokiko arte-zuzendaria buru dan hautaketa-prozesua antolatuko da. Hautagaiak ez dira profesionalak izan behar, eta baldintza bakarra jantzan ondo egitea da. Ez dago mugarik estiloei jagokoenean, eta jantza zentzurik zabalenean ikusiko da: jantza klasikotik proposamen garaikideetaraino, euskal jantzetatik edo hip-hopetik pasauta.
35 Erromeria, jantza emonaldi eta kalejira baino gehiago 'Dantza Plazetan egitarauaren barruan
2010-01-26 13:04 Kulturea‘Dantza Plazetan’ egitarauaren lehenengo jarduerea, zapatuan, urtarrilaren 30ean, Santiago plazatxoan -Katedralaren ate nagusiaren aurrean arratsaldeko 20:00etan— egingo dan erromeria izango da. Emonaldia Salbatzaile Dantza Taldeak eskainiko dau.
Agerre Teatrok David Azurza tenorea protagonista dauen 'Doltza' estreinauko dau
2010-01-25 14:37 Kulturea'El Quijote'-n oinarrituta dago eta Maite Agirrek igazko udan Mozambiken atondutako antzezlanaren bertsino barria da
'Doltza. Dultzinea Quixote vs Teresa Panza' da Agerre Teatro taldeak Errenteriako Niessen aretoan aurkeztuko dauen antzezlanaren izenburua. Estreinaldia datorren zezeilaren 6an eta 7an izango da, 20:00etan.
Euskal poesia erotikoaren antologia (1968-2008) aurkeztu dabe
2010-01-18 14:51 KultureaIgor Estankonak, Edorta Jimenezek eta Josune Muñozek 'Desira plazer' izeneko euskal poesia erotikoaren antologia (1968-2008) aurkeztu dabe Txalaparta argitaletxearen eskutik. Liburuaren berbaurrean azaltzen dan legez, 'Euskal Herrian idatzi dan poesia arakatu dabe erotismo bila'. Emoitza, Jimenezen esanetan, 'altxor-mapa' bat da.
Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria sortu dabe Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak
2010-01-18 10:30 KultureaIdazlanak helbide honetara bialduko dira: Lezamako Udala - Mikel Zarate Saria, 48196, Lezama (Bizkaia). Lanak hartzeko azken eguna martiaren 1a izango da, eta epaimahaiak erabagia hartzeko azken eguna apirilaren 15a izango da. Epaimahaia ondoko idazleek osotuko dabe: Leire Bilbao Barruetabeña, Julen Gabiria Lara eta Xabier Mendiguren Elizegi.
'Ghosts in Armour' erakusketeak Sestaoko metro-geralekua horniduko dau
2010-01-14 13:45 KultureaGaur hasi eta zezeilaren 20ra arte, 'Ghosts in Armour' erakusketea Sestaon izango da Zazpi Kaleetako geltokitik pasau eta gero. Erakusketan industriako iragana interpretetan dabe Gales, Alemania eta Euskadiko hainbat eremutako hamar artistek.
'Egunkaria'-ren aldeko artelanak ikusgai eta eskuragai egunotan Bilboko Kafe Antzokian
2010-01-13 16:54 KultureaNestor Basterretxea, Xabier Egaña, Koldobika Jauregi, Jesus Mari Lazkano, Xabier Morras eta Jose Luis Zumeta euskal artisten artelanak eskuragai dagoz Bilboko Kafe Antzokian egunotan, 'Egunkaria'-ren kontrako epaiketeak sortuko dituan gastuei aurre egiteko.
'Kubako emakumeak, Iraultza Iraultzaren barruan' izeneko erakusketa ibiltaria antolatu dabe Gernika-Lumon
2010-01-08 09:55 KultureaErakusketea Kultur Etxeko erakusketa-gelan izango da ikusgai, urtarrilaren 15era arte. Zortzi paneletan, emakumeek Kubako Iraultzearen prozesuan eta osasuna, kultura edo beste arlo batzuetan izan daben zeregina erakusten da, antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.
Markeliñek 'Uharte ezezaguna' obrea estreinauko dau Amorebieta-Etxanon
2010-01-07 13:25 KultureaMarkeliñe antzerki taldeak Jose Saramagoren Uharte ezezaguna ipuin laburrean oinarritutako obrea taularatuko dau bihar, urtarrilak 8, Amorebieta-Etxanoko Zornotza aretoan. Ikuskizuna umeei zuzenduta dagoan arren, helduak be atrapetea dau helburu.
Urtarrilaren 10ean hasiko dira Maskaradak Zuberoan
2010-01-05 13:18 KultureaAurten Larrainek antolatu eta eroango ditu herriz herri maskaradak eta, ohiturea danez, Larrainen bertan izango dira lehenengo eta azken saioak. Danetara, 14 emonaldi aurreikusi ditue, apirilaren 18ra bitartean.
Badator 2010eko Expodistrito
2009-12-30 16:47 KultureaUrtarrilaren 4an hasiko dan Expodistritoren helburuen artean uribilduko arte adierazpenak deszentralizetea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea dagoz, baita honezkero ezagunak diran beste batzuen erakustoki izatea be.
Euskaltzaindiak 'Jose Antonio Aranaren Biblioteka' liburua aurkeztu dau
2009-12-29 09:38 KultureaDanetara, 5.657 erreferentzia ditu, eta gaiei jagokenez, Humanidadeen esparrukoak dira nagusi: historia, kulturea, musikea, erlijinoa, zuzenbidea, literaturea edota artea.
'Olaeta Balletak' erakusketearen barruan, umeentzako jarduerak egongo dira Gabonetako oporretan
2009-12-28 10:39 KultureaAbenduaren 28tik 31ra eta urtarrilaren 4an eta 5ean, 12:00etatik 18:00etara, seme-alabakaz erakusketa-lekura (María Díaz de Haro 11ko Ondare Aretoa, Bilbo) doazenek jantza, musika eta koreografiaren mundua ezagutu eta horrezaz gozetako aukerea izango dabe jolas didaktikoen bidez.
Oraindino be badago antzerkirako idazten dauenik
2009-12-18 13:08 KultureaOier Gillan gipuzkoarrak eta Santiago Ortega bilbotarrak irabazi dabe Teatro Laburreko Café Bar Bilbao saria
Hilabete honetan banatu dira Café Bilbao Sariak -antzerki-testuak saritzen dituenak-, 1.400 euro (euskerazkoa) eta 1.200 (gaztelaniazkoa) eurokoak. Oier Gillan (Donostia, 1975) eta Santiago Ortega (Bilbo, 1973) izan dira aurtengo irabazleak. Gidoiak www.bilbao-cafebar.com webgunean argitaratu dira.
Picassoren obrak mosaiko bihurtuta Elorrion ikusgai
2009-12-16 14:51 KultureaOrain, barriz, Francisco Javier de la Torre artistearen lan arduratsuari esker, Malagako pintorearen arte-lan horreetako batzuk ikus daitekez Elorrion, Iturri Kultur Etxean, mosaikoen teknikeagaz eta neurri handian eginak. Erakusketea ikusgai egongo da abenduaren 21etik urtarrilaren 9ra bitartean.
Bizkaiko artisautza-jarduera profesionalaren gune izango da Bilboko Artisautza Azokea
2009-12-16 14:50 Kulturea 2010ean, BECen, Artisautsa Azoka berezia antolatuko dau BFAkKarpa klimatizatu handi baten azpian, Arriaga Antzokiaren ondoan jarrita (Bilboko Alde Zaharrean), arte eta sormeneko azoka hau —tradizinoaren eta barrikuntzearen artean- zabalik egongo da abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra arte.
'Augustin Zubikarai herri euskerearen zaindaria (1914-2004)' Ana Urkizaren eskutik
2009-12-14 14:18 KultureaAna Urkizak 'zuk euskerearen alde egin beti' Augustinen agindua nabarmendu eta egilearen berezitasun batzuk aitatau ditu: 'herri euskerearen zaindari eta sustatzailea, bidegilea, euskal literaturearen eta itzulpengintzearen bultzatzailea, betebeharraren kontzeptua zorrotz apliketan ebana, konprometitua eta, batez be, eraikitzailea, gizartekintza zein kulturgintza alorretan'.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...