Liburuaren Eguna gaur, hilak 15, Bilbon
2011-04-12 17:23 KultureaAstebete lehenago zabaldu ditu ateak Liburuaren Eguneko azokeak Bilbon. Berastegi kalean 30 stand edo salmahai egongo dira gaur edegita, gaueko bederatziak arte. Liburuak % 10eko beherepenagaz erosi ahal izango dira. Liburuaren Nazinoarteko Eguna apirilaren 23an ospatzen da, baina aurten Aste Santu barruan danez, azokea aurreratzea erabagi eban Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak.
Bagilera arte atzeratu dabe XXVIII. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen epaia partaide kopurua asko hazi dalako
2011-04-12 13:43 KultureaEdizino honetan 67 ipuin jaso dira euskeraz eta 1.247 gaztelaniaz; igaz, barriz, euskerazko 55 eta gaztelaniazko 517 jaso ziran. Kontuak kontu, antolatzaileen aurreikuspenak txiki geratu dira, lehiaketearen historia osoko partaidetzearen marka guztiak gainditu baitira.
Blas de Otero-Bilboko Hiria Poesia Sariaren hirugarren edizinoa antolatu dabe
2011-04-11 18:32 KultureaBlas de Otero-Bilboko Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hirugarren edizinoa antolatu dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazioak. Lehiaketak 6.600 euroko sari bi ditu; bata euskerazko lan onenarentzat, eta bestea, gaztelaniazkoarentzat.
'Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection' erakusketea aurkeztu dabe Guggenheim Museoan
2011-04-11 15:56 KultureaBitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection erakusketa aurkeztu dabe goizean Bilboko Guggenhmeim Museoa. D.Daskalopoulos Collection arte garaikideko munduko bilduma pribadurik garrantzitsuenetako da. Hainbat muetako 30 artista ingururen 60 bat lan egongo dira ikusgai Bilbon irailaren 11ra arte.
Juan Zelaia saiakera sarietako lan irabazleak argitaratu ditu Pamielak
2011-04-08 15:39 KultureaPamiela argitaletxeak kaleratu barri ditu igazko Juan Zelaia saiakera sarien irabazleak: Kepa Larrearen Itzalak harturik eta Fermin Erbitiren Hiru koaderno txiki. Larreak euskaldunei buruz fikzinoan emoten dan irudia aztertu dau eta Erbitik kazetaritzari buruzko gogoetak batu ditu.
Haur Literatura Aretoa Lekeition
2011-04-08 12:57 KultureaBosgarren urtez jarraian, Lekeitioko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Lekeitioko Udal Liburutegiak Berbaro euskera alkarteagaz alkarlanean, Haur Literatura Aretoa antolatu dabe, Lekeitioko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeei eta gazteei zuzenduta.
Xabier Leteren omenezko I. Poesia Lehiaketea antolatu dau Deustuko Euskal Kultur Mintegiak
2011-04-07 11:23 KultureaDeustuko unibersidadeko Euskal Kultur Mintegia taldeak Xabier Leteren omenezko I. Poesia Lehiaketea antolatu dau. Unibersidade bereko irakasle, ikasle eta beharginez gan, interesa daukan edonork parte hartu leike. Lanak bialtzeko azkenengo eguna maiatzaren 2a izango da.
Salman Rushdie eta Slovaj Zizek egileek inaugurauko dabe Gutun Zuria jaialdia Bilboko Alondigan
2011-04-07 10:36 KultureaBilboko Alondigeak Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa antolatu dau apirilaren 7tik 10era bitartean. Topaketon helburua irakurteak eta pentseteak eragiten dauen plazera transmitidutea da.
Aitziber Alonso ilustratzailea, Galtzagorri alkarteko presidente barria
2011-04-06 17:37 KultureaGaltzagorri Euskal Haur eta Gazte Literaturako Elkarteak urteko batzar orokorra egin eban apirilaren 2an Donostian, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunakaz batera. Batzarrean Aitziber Alonso ilustratzailea izentau eben alkarteko presidente barri.
Leioako Umore Azokeak alkarlan hitzarmenak sinatu ditu
2011-04-05 18:02 KultureaLeioako Umore Azokeak alkarlan hitzarmenak sinatu ditu Aragoi eta Illes Ballearseko gobernuakaz, Extremadurako Juntagaz, Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeagaz eta Galizako Asociación de Nuevo Circo Pistacinkogaz.
Expodistrito programako bost erakusketa ibiltari barri ikusgai honezkero
2011-04-01 11:13 KultureaExpodistritok, Bilboko Barrutietako Udaltegietan antolatzen dan aldi baterako erakusketa zikloak, pinturea, marrazketea eta argazkiak ardatz hartuta, urteko bigarren hiruhilekoko egitaraua abiarazoko dau gaur, hilak 1.
Zuberoako maskaradak bertan behera geratu dira
2011-03-29 18:21 KultureaAurten ez dabe maskarada gehiagorik egingo Zuberoan; herritar baten heriotzea dala-eta emonaldiak bertan behera ixtea erabagi dabe, www.dantzan.com guneak jakinarazo dauenez.
'La piel desnuda' Pati Blascoren bigarren nobelea plazan
2011-03-29 15:47 KultureaMina, sufrimendua, arrazismoa, mugak, hesiak, azaleren kolorea eta emigrazinoa lako osogaiakaz, atmosfera poetiko eta kriminala ardatz hartuta, maitasunaren indarraren ganeko istorioa dakar Pati Blascok.
Magia izango da protagonistea Getxoko Liburu Azokan
2011-03-29 15:39 KultureaMagiaren mundua hurretik ezagutzeko aukerea eukiko dabe umeek asteon Getxoko Liburu Azokan. Hilaren 31n hasi eta apirilaren 3ra arte magiaren inguruko hainbat ekitaldi atondu ditue herrian. Algortako Geltokia plazan egingo da azokea.
Hogei taldek hartuko dabe parte Arrigorriagako XVI. Nazinoarteko Clown jaialdian
2011-03-28 14:20 KultureaMaiatzaren 5etik 8ra bitartean egingo da aurtengo Arrigorriagako XVI. Clown jaialdia. Hogei talde inguruk parte hartuko dabe festibalean eta bost Euskal Herrikoak izango dira. Emonaldiez gan jaialdiak ikastaro bat eskainiko dau, Johnny Melvilleren eskutik.
Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako IV. Saria aurkeztu dau Artez Blai alkarteak
2011-03-28 11:11 KultureaAntzerkiaren Nazinoarteko Egunagaz (martiaren 27a) bat eginez, Artez Blai kultur alkarteak Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Nazinoarteko Sariaren laugarren edizinoa aurkeztu barri dau. Arte eszenikoen inguruko ikerketa eta ikasketak sustatzea da ekimenaren helburua.
Urtebetean 10.000 lagunek baino gehiagok bisitau dabe Santa Katalina Itsasargia
2011-03-24 14:05 KultureaMartiaren 26an urtebete izango da Lekeitioko Udalak Nabigazinoaren Teknologiako Interpretazino Zentroaren ateak zabaldu zituala, Euskadin bisita daitekeen lehen itsasargia eta herriko Itsas Ondarearen Zentroaren ikur.
'Gloriaren abestia' lanaren euskerazko bertsinoa estreinauko dabe Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean
2011-03-23 12:05 KultureaAntzerkiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da domekan, hilaren 27an, eta egun berezi horretarako Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Khea Ziater taldearen Gloriaren abestia lanaren euskerazko bertsinoaren estreinaldia atondu dau Bilboko Kafe Antzokian.
Basque Audiovisualek ikus-entzunezko euskal produkzinoak eroango ditu MIPTV azokara
2011-03-22 16:59 KultureaAurten be Basque Audiovisualek ikus-entzunezko euskal industriaren produkzino barrienak eroango ditu Cannes-eko MIPTV azokara, apirilaren 4tik 7ra bitartean. Bosgarren aldiz hartuko dau parte euskal ikus-entzunezkoen nazinoarteko markak ekitaldi honetan.
ONCEren argazki erakusketa ibiltaria Bilboko Abando geltokian egongo da egunotan
2011-03-22 14:33 KultureaDenontzako mundua, ezintasunak gainditzea argazki erakusketa ibiltaria Bilboko Abando - Indalecio Prieto geltokian izango da martiaren 22tik apirilaren 10era arte
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...