La Fundición aretoak 25. urteurren-jaia ospatuko dau abenduan

Bizkaie! 2011-11-18 13:13   Kulturea

Jai berezia atondu dabe La Fundicióneko arduradunek abenduaren 1ean, aretoaren 25. urteurrena ospatzeko. Bertan artistek eta ikusleek bat egingo dabe, eta La Fundiciónen urteotako ibilbidea batzen dauen liburua jasoko dabe, bertan izan diran konpainien eta ikuskizunen argazkiekaz, artistekaz eta abar.

Jai berezia atondu dabe La Fundicióneko arduradunek abenduaren 1ean, aretoaren 25. urteurrena ospatzeko. Bertan artistek eta ikusleek bat egingo dabe, eta La Fundiciónen urteotako ibilbidea batzen dauen liburua jasoko dabe, bertan izan diran konpainien eta ikuskizunen argazkiekaz, artistekaz eta abar. Argazkiok Begirada bereziak erakusketan ikusgai egongo dira, aretoan bertan.

1986ko abenduan zabaldu eben La Fundición aretoa, Deustuako Ramón y Cajal kalean, hain zuzen be lehenago Fundiciones Ligeras del Norte enpresa egoan leku berean. Aretoaren sortzaileen asmoa adierazpen-hizkuntza eta arte-eginkizun baritzaileak jasotea zan.

1996an, lekuz aldatu zan La Fundición, eta gaur egun dagoan tokian zabaldu zituan ateak, Francesc Macià kaleko 1a eta 3an. Laura Etxebarria eta Luque Tagua aretoaren arduradunek hasierako helburuei eutsi eutsien; holan, alternatibotzat jo zan programazinoaren aitzindari bihurtu ziran, lengoaia, errealidade eta ikuspuntu barriak Bilbora hurreratuz.

Urteotan, 400 konpainiaren ikuskizunak aurkeztu dira La Fundicionen, eta horrezaz gan, Dantzaldia edo Lekuz-Lekun zikloak be antolatu ditu. Sorkuntza barriak zabaltzen eta nazinoartekotzeko helburua dauka aretoan, eta ikusleak sensibilizatea bere bai.

Hogeita bost urtean egindako lana eskertu gura izan dabe hainbat sortzailek, esaterako, Legaleón-T konpainiak. La Fundiciónek hainbat konpainiari Bilbon euren lanak eszenaratzeko aukera bakarra eskaintzen eutsen. Natxo Montero jantzari eta koreografoak be eskerrak emon deutsoz La Fundicioneri, ikusle izaten hezitzeagatik.

Beste makina batek be zoriondu dabe aretoa: Gelabert-Azzopardi Cía de Danza, Carmen Werner/Provisional Danza, Boris Charmatz, Roger Bernat, Saskia Hölbling, Ramón Barea, Hiroaki Umeda, Oskar Gómez Mata, David Márquez eta Àngels Margarit, La Ribot eta Carlos Fernández.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu