2012ko Leioako Umore Azokan parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2011-11-18 09:57   Kulturea

Leioako Umore eta Kale Artisten Azokearen 2012ko edizinoa maiatzaren 17, 18, 19 eta 20an egingo da, eta daborduko antolatzaileek edegi dabe proposamen artistikoak aurkezteko epea. Holan, azokan parte hartu nahi daben konpainia, artista eta alkarteek 2012ko urtarrilaren 30era arte euren egitasmoak bialdu ahal izango ditue.

Leioako Umore eta Kale Artisten Azokearen 2012ko edizinoa maiatzaren 17, 18, 19 eta 20an egingo da, eta daborduko antolatzaileek edegi dabe proposamen artistikoak aurkezteko epea. Holan, azokan parte hartu nahi daben konpainia, artista eta alkarteek 2012ko urtarrilaren 30era arte euren egitasmoak bialdu ahal izango ditue. Kalea adierazpide eta komunikazino artististikorako bidetzat daben alkarte, konpoainia eta artista profesionalei zuzenduta dago Leioako Azokea.

Azokako arduradunek jakinarazotakoaren arabera, hautaketa prozesuan estreinaldiek izango dabe lehentasuna. beti be Azokako Batzorde Artistikoak behar dan lez baloretako astia izan badau. Ume zein familiei zuzendutako kale-antzerki lanak aurkeztu daitekez, musikalak, zirkuaren arlokoak edo beste edozein motatakoak bere bai.

Parte hartzeko asmoa daben konpainiek postaz bialdu behar dabe dokumentazinoa, hau da, proiektuaren txostena, fitxa teknikoa, DVDa eta hartu-emonetarako datuak. Ondo hau da helbidea: Umore Azoka - Leioako Kale Artisten Azoka; Jose Ramon Aketxe Plaza, 11-4; 48940 Leioa - Bizkaia.

Umore Azokearen webgunean be konsulta daitekez izena emoteko argibideak, www.umoreazoka.org gunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu