Udako ikastaroek ipuinaren egoerea euskal literaturan aztertuko dabe
2009-07-01 11:56 KultureaEgungo ipuingintzea izenburupean, garagarrilaren 1etik 3ra egungo euskerazko literaturan ipuingintzearen egoerea aztertuko da Bilbao Arte eta Kulturan (BAK).
Liburuak kalean Getxon
2009-06-30 17:27 KultureaDanetara, 2.000 liburuz osotutako liburu-funtsa eskainiko jako publikoari: eleberriak, ipuinak, komikiak eta bestelakoak izango ditue eskura. Era berean, eguneko prentsa be topauko dabe hurreratzen diranek. Azken finean, udarako eta, berenberegi umeentzat aproposak diran irakurgaiak kaleratzea da ekimen honen helburu nagusia.
'Guernica' artelanaren zirriborroak ikusgai Bilboko Foru Liburutegian
2009-06-29 15:06 KultureaUrrira bitartean Bizkaiko Foru Liburutegian ikusgai egongo dan 'Guernica, bide eta helmuga' erakusketea inaugurau dau gaur Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak. Pablo Picassok 'Guernica' artelan ezaguna egiteko preparautako zirriborroak batzen ditu erakusketeak, berrogeta bi faksimiletan banatuta. Malagako pintoreak hilebete behar izan eban horma-irudi ezagunaren sortze-prozesu osoa burutzeko.
Bilboko Kalealdia'09, Kaleko Antzerki eta Arteen X. Jaialdia garagarrilaren 1etik aurrera
2009-06-29 12:33 KultureaUdaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen honetako ohitureari jarraituz, emonaldiak Kale Nagusiko oinezko eremuan egingo dira garagarrilaren lehen astean, eta bigarrenean, ikuskizunak Zazpi Kaleetako plazetan antzeztuko dira.
Guggenheim museoa zabalik egongo da udako astelehenetan
2009-06-26 15:08 KultureaGuggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da udako astelehenetan datorren bagilaren 29tik aurrera, 10:00etatik 20:00etara, pinakoteka bilbotarreko arduradunek prentsa ohar baten bidez gaur jakinarazo dabenez.
Jantzari Ibiltari Eguna Durangon bagilaren 20an
2009-06-19 12:23 KultureaJuanra Madariagak gure izanari errepasoa egin deutso 'Eroriaren logika' poema liburuan
2009-06-11 15:42 Kulturea'Espazio oso luzean idatzitako lana da. Orain dala bost urte ataratako azken liburutik hona, poemak tanttaka etorri jataz; azken batean, erorketa txikiak izan dira guztiak'. Denpora luze horretan sortutako poemak oso autonomoak, indibidualak izan dirala zehaztu dau autoreak, 'baina lana bateratzen hasi nazanean konturatu naz danak doazela bide beretik'.
Euskaltzaindia Bilboko Liburu Azokan
2009-06-09 14:40 KultureaEuskaltzaindiak bi liburu aurkeztuko ditu Bilboko Liburu Azokan: lehenengoa, 'Estigmatizados por la guerra', Gorka Aulestiarena gaur bertan (bagilak 10) eta 'Intelektuala nazioa eraikitzen: R.M. Azkueren pentsaera eta obra', Jurgi Kintanarena, barriz, bihar, bagilak 11.
Artea Ikasbide Guggenheim Bilbao Museoan
2009-06-08 18:21 KultureaProgramearen XII. edizinoan, Euskal Herriko bederatzi ikastetxetako 183 bat artistak proposamen artistiko bereziak garatu ditue eta Museoko 103B aretoan ikusi ahal izango doguz bagilaren 9tik abuztuaren 23ra bitartean. Erakusketa honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailaren lankidetza eta BBKren babesa dauka.
50.000 lagun Getxoko Eskulangintza Azokan
2009-06-08 15:41 KultureaGetxoko 26. Eskulangintza Azokara 50.000 lagun inguru hurreratu dira. Beraz, Azokeak 2007ko emoitzak barriro be eskuratu ditu. Urte horretan lehenengo aldiz egin zan azokea haize zabalean eta igaz ez zan holako erantzunik jaso, euri zaparrengaitik gehienbat. Aurten, hiru egunetan plazea eta inguruak jentez ganezka egon dira.
Patxi Salaberri euskaltzain osoak 'Izen ttipiak euskaraz' liburua aurkeztu dau
2009-06-04 18:12 KultureaLiburu honetan, hipokoristiko edo izen ttipien azterketea egiten du Patxi Salaberrik. Berak azaldu dauen legez, izen ttipiak oso garrantzitsuak dira, 'egungo deitura eta etxe-izen asko ondo ulertzeko aukerea emoten deuskuelako'.
'Izen ttipiak euskaraz' liburua aurkeztuko dau Euskaltzaindiak
2009-06-03 12:06 KultureaLiburu honetan, izen ttipi edo hipokoristiko ugari zerrendatzen dira. Salaberrik aitatu bezela, 'izen ttipi edo hipokoristikoa familian, lagun artean, konfidantza giroan erabilten diran izenen aldaerak dira, Antton(i), Axun, Txixilio, Aña, Dollores, Josetxo eta abarren modukoak'.
Gugggenheim Bilbao Museoaren 2010eko arte-programazinoa zezeilaren erdi aldera hasiko da
2009-06-03 11:20 KultureaBatzar honetan 2010erako aurretiko arte programazinoa aurkeztu eben eta ekitaldiaren lehenengo bost hilebeteen balantzea egin zan; horretan nabarmentzekoa izan da bisitarien kopurua % 6 igon dala 2008ko aldi beragaz konparauta, ©MURAKAMI eta Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut erakusketak arrakasta handia izan dabelako.
'Pribatutik publikora', bagilaren 26tik aurrera Guggenheimen
2009-06-01 17:38 KultureaBagilaren 26tik 2010eko urtarrilaren 10era, Solomon R. Foundationek antolatutako 'Pribatutik publikora: Guggenheimeko bildumak' erakusketeak hiru hamarkadatan etorkizuneko artea jaso ebenei buruzko paralelismoa egingo dau, ehun obra ingurugaz.
Expodistritok lau erakusketa zabalduko ditu bagilean Bilboko barrutietako udaltegietan
2009-06-01 11:55 KultureaPinturea da protagonista nagusia Kultura Sailaren programa honetan, artista desbardinen lanak beste horrenbeste auzoetako udaltegietan txandakatuz jarten diralarik. Oraingoan, San Inazio-Ibarrekolanda, San Frantzisko, Begoña, Barrainkua eta Castaños auzoetako udaltegietan egongo dira ikusgai erakusketak.
Bilboko 'Zirkuitua'-k hiru antzezlan eskainiko ditu gaur, urteko lehenengo seihilekoko eskaintzeari amaierea emonaz
2009-05-28 14:08 KultureaBilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak arte eszenikoen esparruan tokiko antzerki taldeen jarduerea sustatzeko antolatzen dauen 'Zirkuitua' zikloaren bederatzigarren edizinoak gaur, hilak 28, amaituko dau urteko lehenengo seihilekoaren programazinoa, San Frantzisko, Otxarkoaga eta Iturrigorri-Peñascal udaltegietan eskainiko dituan hiru antzezlanakaz.
Amorebieta-Etxanoko Udalak hasierea emon deutso XI. Santiago Onaindia Bekan parte hartzeko epeari
2009-05-27 17:58 KultureaSantiago Onaindia idazlearen omenez, euskal literaturearen alorreko ikerketa-lanak sustatzea da urte birik behin deitzen dan beka honen helburua. Aurtengo edizinoa, gainera, berezia dala esan daiteke, idazlearen jaiotzearen ehungarren urteurrena beteko dalako 2009an.
La Pez eta La IndustriaL Teatrera, irabazle X. Umore Azokan
2009-05-25 11:19 KultureaLa Pez konpainiak irabazi dau Euskadiko Kale Ikuskizun Onenari Saria. Jordi Colominasek, Jorge Sanzek, Eduardo Lopezek, Elvira Marinek eta Carlos Gilek osotu dabe epaimahaia eta 'El Show de la Patera Rosa'-ren 'sentsibilidadea eta kritika dosi handiak' goraipatu ditue; horrezaz gan, parte hartzeko joku eszenikoak eta konpromisozkoak proposatzen dituela azaldu dabe.
Avignoneko Jaialdiak L’Alakran konpainiaren antzezlan bat aurkeztuko dau
2009-05-21 18:45 KultureaAvignoneko Antzerki Jaialdia Frantziako lehenengoa da (1947an egin zan lehenengo aldiz) eta Europa mailan ospe handiena dauena da. Gerra ondoren sortua, ohiko jaialdi batzuen errepertorio klasikotik aldenduz, Avignon beti nabarmendu izan da aurkezten diran proiektu barritzaileakaitik.
EHUko antzerki taldeak Buero Antzerki Gaztea sariaren fase autonomikoa irabazi dau
2009-05-21 11:01 KultureaGabriel Celayaren '¿Por que las bicicletas no tienen rabo?' antzezlanagaz irabazi dau saria. Lehiaketea antzerki gaztearen arloko garrantzitsuenetarikoa da. Espainiako Kultura eta Hezkuntza ministerioek eta Coca Cola Fundazinoak emoten ditue sariak eta ekimena kultur-guneetako eta ikastetxeetako 14 eta 21 urteko ikasle taldeei zuzenduta dago.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...