Amale Arzelus omenduko dabe II. Antzerkizale Egunean, Mungian
2011-09-29 11:33 KultureaEuskal Herriko Antzerkizale Elkarteak Amale Arzelus antzerkizale eta euskaltzale donostiarra omenduko dau II. Antzerkizale Egunean, urriaren 8an, Mungian. Antzerkiaren arloan egindako beharragaitik jasoko dau Antzerki Saria Arzelusek.
Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak Amale Arzelus antzerkizale eta euskaltzale donostiarra omenduko dau II. Antzerkizale Egunean, urriaren 8an, Mungian. Antzerkiaren arloan egindako beharragaitik jasoko dau Antzerki Saria Arzelusek.
Amale Ander Arzelus Luzear antzerki idazlearen alabea da, eta ume-umetatik hurretik ezagutu dau antzerkiaren mundua. Aitagaz batera, Euskal Herriko hainbat herritan izan zan Amale Arzelus. 1933an, zortzi urte besterik ez ebazala, Neskamearen marmarrak antzeztu eban Donostian, aitaren eskutik. Gerra sasoian be segidu eben aita-alabek antzezlanak prestetan, baina ostean aitak iges egin beharra izan eban, eta Amalek antzerkia itxi egin eban.
Antzerkizale Eguna 12:00etan hasiko da, Porrotx pailazoaren pregoiagaz, Matxin plazan. Ostean, Hipo eta Tomax pailazoen emonaldia izango da. Astiune taldeak antolatutako antzerki ikastaroko ikasleak, Euskal Herriko hainbat antzerki taldek eta Bertoko musika taldeak animazinoak eskainiko ditue kalez kale. Arrastian, Mungiako Diz-Diz antzerki tailerraren eta Ikerne Goikoetxearen antzerki ikasleen txandea izango da.
Gilkitxaro taldeko Ane Zabalak eta Galder Pérezek 8 begi lana aurkeztuko dabe, Olalde parkean, 19:00etan. Eta, 20:00etan, Gaitzerdik Euria esan eta euria erortzea eszenarauko dau Olalde aretoan.
Orain urtebete sortu zan EHAZE. Alkartearen helburu nagusia euskerazko antzerkigintzearen eskakizunei erantzutea da, eta euskal gizartegintzan eta kulturgintzan antzerkizaleen ahalegina bideratzea. Josu Camara alkarteko presidenteak Antzerkizale Egunaren aurkezpenean adierazo ebanez, lana astiro egin gura dabe, euren asmoa euskal antzerkigintzearen sakabanaketea konpontzea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!