'Irudien ibilbidea' erakusketea, irudiaren historia hurretik ezagutzeko

Bizkaie! 2011-09-30 13:18   Kulturea

Irudien ibilbidea. 1850-1950 erakusketa ikusgai izango da Elorrioko Iturri Kultur Etxean irailaren 30etik aurrera. Luis Madinak hogei urtean batutako 300 objektutik gora -batzuk 200 urtekoak- batu ditue erakusketan. Madinak argazkigintzea maite dau; zaletasun horrek bultzatu dau mueta guztietako argazki makinak batzera, eta bidean beste tresna batzuk topau ditu. Pieza guztiak jatorrizkoak dira.

Jentaurren ipinitako piezen artean, Pellicer, Doré edo Urrabieta marrazkigileek Durangaldera egindako bidaietan marraztutako irudiak dagoz, III. Gerra Karlistearen irudiak eta herriatako biztanleenak, hain zuzen be. Argi-itzalak edo Wallang Kulit-en eszenografiak be ikusgai dagoz, eta tartean, XIX. mendeko asmakizunak; berbarako, zootropoak, praxinoskopioak, thaumatropoak, estereoskopioak… Teknika honeek zinemaren aurrekoak dira eta mugarri izan ziran irudi estatikoak mobimentuan ipintean.

Beste bitxikeria bat XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran arrakasta handia izan eben linterna magikoak dira. Sasoi hareetan antolatzen ziran ikuskizunetan erabilten zituen, kontakizunei bizitasuna emoteko.

Irudiaren historian behar-beharrezkoa da argazkia aitatzea. Luis Madinak XIX. mendearen erdialdean ataratako lehenengo argazkiak erakusgai ipini ditu. Ganera, 20 argazki-makina zahar be badagoz. Postal-bildumea osatzen dau atal hau, eta sorta honetan nabarmentzekoa 1893, urteko irudi bat, Euskadin argitaratutako lehenengoa. Eta, XX. mendearen hasieran, zinemea agertu zan. Erakusketearen atarian 50eko hamarkadan Elorrion filmautako pelikulak proiektauko dira.

Erakusketearen izaera didaktikoak jakin-mina eragin dau Elorrioko ikastetxeetan, halandaze hogei bisitaldi gidatu antolatu ditue, 12 eta 16 urte bitarteko 400 ikasle ingururentzat. Bisita gidatuak taldeka be antolatu daitekez, erakusketaren arduradunek jakinarazo dabenez. Bisiten ganeko argibideak: 607 86 32 24 telefonoan.

Irudien ibilbidea erakusketeak Elorrioko Udalaren eta BBKren laguntzinoa izan dau. Urriaren 31era arte egongo da zabalik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu