'Ur arreak, ur garbiak' Joan Mari Irigoienen lan barria plazan dago
2011-09-28 02:00 KultureaJoan Mari Irigoien idazle emonkorraren Ur arreak, ur garbiak lana plazaratu barri dau Elkar argitaletxeak. 330 orrialdeko liburua da, Literatura bildumako 303.a. Nafarroako herri balizko bat irudikatu dau Irigoienek eleberri honetan, bere mendi eta ibai, eleiza eta eskola, ohitura eta zelebrekeriakaz; halan dabe, geografiaren gainetik, hazur-haragizko herritarrak dira erretratuaren protagonistak.
Joan Mari Irigoien idazle emonkorraren Ur arreak, ur garbiak lana plazaratu barri dau Elkar argitaletxeak. 330 orrialdeko liburua da, Literatura bildumako 303.a. Nafarroako herri balizko bat irudikatu dau Irigoienek eleberri honetan, bere mendi eta ibai, eleiza eta eskola, ohitura eta zelebrekeriakaz; halan dabe, geografiaren gainetik, hazur-haragizko herritarrak dira erretratuaren protagonistak: gizon-emakumeen pozak eta negarrak, ilusinoak eta bihozminak, eguneroko bizinahia eta politikearen burruka-beharra…
Hona hemen liburuaren laburpena: urpean dago orain Urgain: aurrerabidearen eta diru-gosearen lege makurrak urtegi bihurtu eban lehen herri bizi izandakoa. Baina, sikate garaian etxeak eta plazak, harriak eta kaleak urpetik eguzkitara agertzen diran lez, holan datoz istorioak oroimenera eta pasadizoak mihira, bertan bizi izandakoak alkartzen diranean.
Joan Mari Irigoien
Altzan jaio zan 1948an. Injinerua da ikasketaz eta idazlea lanbidez, hainbat eleberri gogoangarriren egilea: Oilarraren promesa (1973), Poliedroaren hostoak (1983), Udazkenaren balkoitik (1987), Babilonia (1989), Consummatum est (1993), Kalamidadeen liburua (1996), Lur bat haratago (2000), Ipuin batean bezala (2002), Odolean neraman (2004) eta Orbetarrak trilogia erraldoia: Bestea da mundua (2008), Haragiaren gauak eta egunak (2009), eta Nor bere bidean (2010).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!