Zahartzaroari gorazarre egin deutson GetxoPhoto astegoienean amaituko da

Bizkaie! 2011-09-30 15:54   Kulturea

Herriko puntu desbardinetan hilebete baino gehiagoz ekimen eta erakusketak egin ondoren, GetxoPhoto, urriaren 2an amaituko da.

Jaialdia bere azken txanpara heldu da. Herriko puntu desbardinetan hilebete baino gehiagoz ekimen eta erakusketak egin ondoren, GetxoPhoto, urriaren 2an amaituko da.


Zaharrei gorazarre lemearen harian

Betidanik zahartzea errespetetako arrazoia, harmoniaren sinonimoa eta jakituria iturria izan da. Zaharrak kontuan hartuak izan dira erabagiak hartzeko momentuan, bai gizabanako moduan edota komunidadearen barruan be. Gaur egun, gaztetasuna goresten dan garai honetan, zaharra izatea ez da egokia, gaztetasuna da balio gorena gure gizartean, zimurrak ezkutatu egiten dira. Dakarren ezinbesteko kaltetze fisikoagaitik, heriotza aurreko garaia adierazoteagaitik edo bestealkoa arrazoiakaitik (eta estetikea garrantzitsuenetakoa da), zahartzaroak bildurra eragiten dau gizartean. Eta horregaitik hain zuzen be, leku gitxi dauka zahartzaroak komunikabideetan zein artean. Ez dogu zahar izan gura, zaharrak ez dira gustukoak.

Frank Kalero komisarioaren eskutik, GetxoPhotok zahartzaroari aurrez aurre begiratu nahi izan deutso eta heldutasun garai horretan emoten diran bizipenetako batzuk ikustarazo. Ez dogu errealidade hori idealizau edo gozotu gura izan, ezta bere alde ezerosoenak ezkutatu be. Komisarioak hautatutako ia hogei lanak, jakina, oso desbardinak dira eta zahartzaroa ikuspegi oso desbardinetatik behatzen dabe. Ibilbide horretan, irudiek, era aberatsean zein kritikoan, geure garaiko eta inguru hurbileneko zaharren bizimodu konplexua adierazoteko gaitasuna erakusten deuskue. Programazino oso eta zehaztua, erakusketa guztiak agertzen diranmapeagaz batera, http://www.getxophoto.com orrialdean deskargau daiteke.


Zaharrei gorazarre liburuaren argitalpena

Jaialdiaren antolakuntzak bostgarren edizio honetarako parte hartutako autoreen obra eta programazio eta ekimen guztiak jasotzen dituen argitarapen bat kaleratu du. Autore nagusien 100 argazki baino gehiago batzen dituen 170 orrialdeko edizinoa, koloretan eta hiru hizkuntzatan (euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez).

Salneurria: 15€. Salgai ondoko lekuetan:

• Jaialdiko webgunean (online dendan).
• Algortako Amezti 6 eta Torrene 3 erakus guneetan.
• Anti-Liburudendan (Dos de Mayo 2, Bilbao).
• Camara Liburudendan (Euskalduna 6, Bilbao).
• Artium (Franciia 24, Gasteiz).
• Elkar Liburudendetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu