Cristobal Aguilók egin dau Durangoko 46. Azokea iragarriko dauen kartela

Bizkaie! 2011-10-03 14:21   Kulturea

Irabazlea Cristobal Aguiló Dominguez da. Murtziarra da. Diseinatzaile grafikoa da ikasketaz eta lanbidez. Gaur egun Murtziako publizidade agentzia bateko lanak, freelance lanakaz buztartzen ditu. 2011n, Durangoko Azokaz harago, lau kartel lehiaketa irabazi ditu: Cartagena eta Miguelturrako (Ciudad Real) ihauterietakoak eta Badajoz eta Soriako San Juan jaietakoak.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen 46. edizinoa iragarriko dauen kartela ezagutzera emon dau gaur Gerediaga Alkarteak, azokearen antolatzaileak. Gainera, abenduaren 4tik 8ra egingo dan Azokan galegoa kultura konbidatua izango dala be jakinarazo dabe.

Aurreko urtetan lez, lehiaketa bidez aukeratu dabe Durangoko Azokearen barri emongo dauen irudia. Aurten 28 aurkeztu dira lehiaketara.

Irabazlea Cristobal Aguiló Dominguez da. Murtziarra da. Diseinatzaile grafikoa da ikasketaz eta lanbidez. Gaur egun Murtziako publizidade agentzia bateko lanak, freelance lanakaz buztartzen ditu. 2011n, Durangoko Azokaz harago, lau kartel lehiaketa irabazi ditu: Cartagena eta Miguelturrako (Ciudad Real) ihauterietakoak eta Badajoz eta Soriako San Juan jaietakoak.

Durangoko Azokako bi osogai nagusiak buztartzen saiatu da kartelean: liburua eta diskoa. Binilizko diskoa oinarri hartuz sortu dau irudia: liburu bat irakurten dabilen personaia.

Epaileak honek izan dira: Lur Merinio artista plastikoa eta 44. edizinoko kartel egilea, Pedro Mari Basañez arkitektoa eta Arte Ederretako irakaslea, Javier de la Torre arkitektoa, Txelu Angoitia argazkilaria eta Jasone Agirre Gerediaga Alkarteko kidea.


Kultur gonbidatua: galegoa

Kultura konbidatua galegoa izango da aurten. Culturgal alkarteagaz alkarlanean sortzaile euskaldunek eta galegoek alkarregaz parte hartuko daben ekimenak sustatuko dira Azokarako eta egitaraua osotuko da. Horretarako, Xunta Galiziak sustatutako Agadic kultur industria galegoen agentziaren laguntzinoa izan da.

Culturgal alkarteak, Galiziako kultur industriari eskainitako Azokea antolatzen dau urtero. Aurten, abenduaren 2tik 4ra egingo dabe Pontevedran. Informazino gehiago: www.culturgal.com webgunean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu