Leire Bilbaok 'Scanner' poema liburu barria dakar

Bizkaie! 2011-10-04 15:38   Kulturea

Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978) Scanner poema liburua aurkeztuko dau urriaren 6an, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Leire Bilbaoren bigarren poemarioa, lehenengoaren aldean, ausartagoa da gaietan eta formetan. Danetara 55 poema jaso ditu Leire Bilbao ondarroarrak sei ataletan banatuta.

Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978) Scanner poema liburua aurkeztuko dau urriaren 6an, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Leire Bilbaoren bigarren poemarioa, lehenengoaren aldean, ausartagoa da gaietan eta formetan. Danetara 55 poema jaso ditu Leire Bilbao ondarroarrak sei ataletan banatuta, Amaz erditu naiz; Paperezko deiak; Galdera bat da gorputza; Zakurrak labadoran; Asfalto gosea; eta Elurraren isiltasuna. Susa argitaletxearen eskutik atara dau liburua.

Orain bost urte argitaratu eban lehen liburua Leire Bilbaok: Ezkatak (Susa, 2006). Eta poema liburu haretako zenbait pieza kantu bilakatu zituen urte batzuren buruan Jabier Muguruzak, Jon Minerrek eta Maddi Oihenartek euren diskoetan.

Aitatu poema liburuez gan, Leire Bilbaok, besteak beste, ondoko liburuak argitaratu ditu: Komunean galtzen naiz (Elkar, 2007), Markel gelazikin (Elkar, 2008), Amonak nobioa du, eta zer? (Elkar, 2008), Martin egon geldi (Elkar, 2009) eta Olagarro bat bainuontzian (Elkar, 2010).


Leire Bilbaoren Scanner poema liburua irakurteko:

http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=poes60

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu