'Munduko Haizeak' jaialdiak nazinoarteko folklorea ekarriko dau Ondarroara

Bizkaie! 2009-07-27 14:19   Kulturea

'Munduko Haizeak' jaialdiak nazinoarteko musikariak eta jantzariak batuko ditu beste behin be Ondarroan eguen honetan hasi eta abuztuaren 7ra bitartean. Itsasaurre Plazako karpan egingo dan ekitaldi honen bigarren edizinoak bost emonaldi izango ditu aurten, munduko leku desbardinetako folkloreko kantari eta jantzariak entzun eta ikusi ahal izateko.

Gabriel Aresti XXVII. Ipuin Lehiaketeak 12.000 eurotik gora banatuko ditu saritan

Bizkaie! 2009-07-21 15:43   Kulturea

Gabriel Aresti ipuin lehiaketako aurreko edizinoan, 700 lan aurkeztu ziran erdaraz eta 42 euskeraz. Irabazleak Mikel García Idiakezen Bi bizitza eta erdi lana eta Ildefonso Morillasen La libertad del alacrán lana izan ziran.

Errusia eta Peruko jantzak Berrizko Nazinoarteko Folklore Jaialdian

Bizkaie! 2009-07-21 14:56   Kulturea

Ekitaldiak garagarrilaren 22an eta 23an izango dira, Berrizko Olakueta frontoian, gaueko 22:00etan. Sarrerea 5 eurokoa da nagusiena eta euro batekoa 16 urtetik beherakoena.

Txina, Peru eta Euskal Herriko taldeak Getxoko 25. Folklore Jaialdian

Bizkaie! 2009-07-17 16:44   Kulturea

Ohi bezela, saioak Algortako Biotz Alai plazan izango dira eta 22:00etan hasiko dira. Sarrerea dobakoa izango da, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Portugaleteko XXXV. Nazinoarteko Folklore Jaialdia garagarrilaren 19tik 25era

Bizkaie! 2009-07-17 11:47   Kulturea

Portugaleteko eta Euskal Herriko Nazinoarteko 35. Folklore Jaialdia garagarrilaren 19tik 31ra bitartean egingo da aurten eta Errusia, Hegoafrika, Txina, Peru, Armenia eta Zelanda Barriko taldeek parte hartuko dabe Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeagaz batera.

Ondarroako Liburu eta Disko Azokea zabalik izango da garagarrilaren 17tik 26ra bitartean

Bizkaie! 2009-07-16 16:49   Kulturea

Itsasaurreko plazak Ondarroako Liburu eta Disko Azokea hartuko dau garagarrilaren 17tik garagarrilaren 26ra bitartean. Hogeita bi erakusmahai jarriko ditue argitaletxeek euren produktuak erakusteko eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik aste bitartean, asteburu eta jaiegunetan 21:30ean zarratuko badira be.

Paco Roca komiki Komiki Sari Nazionalak egin dau Getxoko VIII. Komiki Azokearen kartela

Bizkaie! 2009-07-15 11:52   Kulturea

Zemendiaren 27tik 29ra, zortzigarren urtez, Komiki eta Manga Azokeak biñetearen mundua ekarriko dau Getxora. Igaz bezela, Areetako Geltokia plazan azokearen karpea kokatuko da eta Erromoko Santa Eugenia plazan, Mangaren Gunea.

Latinoamerika, Europa eta Afrikako dantza taldeek parte hartuko dabe Berangoko Folklore Jaialdian

Bizkaie! 2009-07-13 16:49   Kulturea

Hiru kontinentetako zortzi taldek parte hartuko dabe datorren barikutik domekara (17tik 19ra) bitartean ospatuko dan Berangoko (Bizkaia) Folklore Jaialdian.

'Dantza Plazetan' garagarrilaren amaierara arte Bilbon

Bizkaie! 2009-07-10 16:49   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 'Dantza Plazetan', euskal folklorea indartzeko eta plaza publikoetan erromeriaren tradizinoa berreskuratzeko ekimena, garagarrilean zehar be gure artean egongo da Bilboko kaleetan.

GetxoPhoto 2009, irailaren 10etik urriaren 11ra

Bizkaie! 2009-07-09 16:40   Kulturea

'Asiako Fikzioak' izenburupean, Txina, Japon, Hego Korea eta Taiwán-eko 20 egile ospetsu inguruk euren lana erakutsiko dabe Getxon. Wang Qingsong, Tomoko Sawada, Yao Lu, Myoung Ho Lee, Liyu+Liubo o Jiang Zhi dira egileetako batzuk eta euren izenak ezagunak ez iruditu arren, New York-eko MOMA, Bilboko Guggenheim, Gasteiz-eko Artium edota Paris-eko Palais de Tokyon zintzilikatu ditue euren obrak.

'Burdingintza paisaiak' Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan

Bizkaie! 2009-07-09 16:04   Kulturea

Fernando Calleja Bilbotarraren desagertutako Bizkaiko Labe Garaietan inspirautako 'Burdingintza paisaiak' pintura-eskulturen erakusketea dago ikusgai garagarrilaren 8tik urriaren 4a bitartean Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan.

Avignoneko Jaialdiko egitarauak L’Alakran konpainiaren antzezlan bat aurkeztuko dau

Bizkaie! 2009-07-06 16:33   Kulturea

Avignoneko Antzerki Jaialdiak bere egitarauan aurten ‘Kaïros, sisífos y zombis’ antzezlan euskal–suitzarraren eta Comédie de Genéveren arteko koprodukzinoa sartu dau, BAD Bilboko Antzerkia eta Dantza Jaialdiaren laguntzinoagaz, azken edizinoan estreinautakoa.

Lekeitio, kale-arteen itsasargia

Bizkaie! 2009-07-06 16:10   Kulturea

Garagarrilaren 10, 11 eta 12an, Lekeitioko XX. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia (9 konpainia eta 13 emonaldi) ospatzeko elementua sua izango da; sua izango da aurtengo protagonista nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak Alberto Magno zientzia fikzinozko literatur lehiaketearen 21. edizinoa deitu dau

Bizkaie! 2009-07-06 14:24   Kulturea

Lehiaketearen aurreko edizinoan, 64 kontakizun aurkeztu ziran, guztiak gaztelaniaz idatzita. Hainbat lekutatik bialdu zituen: Argentina (7), Kuba (4), Mexiko (2), Peru (2), El Salvador (2), Txile (1), AEB (1), Alemania (1) eta Espainiako hainbat lekutatik (44). Lanen artean aitagarria da EHUra atxikitako sei personak parte hartu ebela.

Zumetak surrealismoa eta errealismoa batu ditu 'Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart' erakusketan

Bizkaie! 2009-07-06 11:00   Kulturea

Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart izenburupean, Jose Luis Zumeta (Usurbil, 1939) margolari gipuzkoarraren 38 serigrafia dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Erakusketea irailaren 13ra arte egongo da ikusgai paperean egindako lanak batzen dituan aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Udako ikastaroek ipuinaren egoerea euskal literaturan aztertuko dabe

Bizkaie! 2009-07-01 11:56   Kulturea

Egungo ipuingintzea izenburupean, garagarrilaren 1etik 3ra egungo euskerazko literaturan ipuingintzearen egoerea aztertuko da Bilbao Arte eta Kulturan (BAK).

Liburuak kalean Getxon

Bizkaie! 2009-06-30 17:27   Kulturea

Danetara, 2.000 liburuz osotutako liburu-funtsa eskainiko jako publikoari: eleberriak, ipuinak, komikiak eta bestelakoak izango ditue eskura. Era berean, eguneko prentsa be topauko dabe hurreratzen diranek. Azken finean, udarako eta, berenberegi umeentzat aproposak diran irakurgaiak kaleratzea da ekimen honen helburu nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Guernica' artelanaren zirriborroak ikusgai Bilboko Foru Liburutegian

Saioa Torre Gereketa 2009-06-29 15:06   Kulturea

Urrira bitartean Bizkaiko Foru Liburutegian ikusgai egongo dan 'Guernica, bide eta helmuga' erakusketea inaugurau dau gaur Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak. Pablo Picassok 'Guernica' artelan ezaguna egiteko preparautako zirriborroak batzen ditu erakusketeak, berrogeta bi faksimiletan banatuta. Malagako pintoreak hilebete behar izan eban horma-irudi ezagunaren sortze-prozesu osoa burutzeko.

Bilboko Kalealdia'09, Kaleko Antzerki eta Arteen X. Jaialdia garagarrilaren 1etik aurrera

Bizkaie! 2009-06-29 12:33   Kulturea

Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen honetako ohitureari jarraituz, emonaldiak Kale Nagusiko oinezko eremuan egingo dira garagarrilaren lehen astean, eta bigarrenean, ikuskizunak Zazpi Kaleetako plazetan antzeztuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Guggenheim museoa zabalik egongo da udako astelehenetan

Bizkaie! 2009-06-26 15:08   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da udako astelehenetan datorren bagilaren 29tik aurrera, 10:00etatik 20:00etara, pinakoteka bilbotarreko arduradunek prentsa ohar baten bidez gaur jakinarazo dabenez.