Aiko taldeak jotearen sekretu guztiak argituko ditu astegoienean Areatzan

Bizkaie! 2014-02-14 15:12   Kulturea

Musikari eta jantza maisuz osotuta eta euskal jantza tradizionala sustatzen dauen Aiko taldeak Jantza Astegoiena antolatu dau zezeilaren 15ean eta 16an Areatzan. Jantzazaleentzako barnetegi txikiak izenburupean, Dantzaldi Ibiltaria proiektuak eskaintzen dituan ikastaro eta ohiko tailerrak baino jantza espezializatuago bat eskainiko da.

Musikari eta jantza maisuz osotuta eta euskal jantza tradizionala sustatzen dauen Aiko taldeak Jantza Astegoiena antolatu dau zezeilaren 15ean eta 16an Areatzan. Jantzazaleentzako barnetegi txikiak izenburupean, Dantzaldi Ibiltaria proiektuak eskaintzen dituan ikastaro eta ohiko tailerrak baino jantza espezializatuago bat eskainiko da.

Pasa dan zemendian Zarautzen izandako lehen Jantza Astegoienaren ondoren, Areatzaren txandea dator orain, eta beragaz batera jotearena. Tailerrak zapatu goizetik domeka goizera izango dira Hotel Bainuetxe Areatzan, Gorbeiako Natur Parkearen magalean kokatuta (Askatasuna kalea, 50 bis) baita bizkaitar herri honen udaleko gela batzuetan be. Tailerrak Aiko taldeko Patxi Labordak, Sabin Bikandik eta Larraitz Artetxek emongo ditue eta domekan, Kepa Artetxek, Euskadin ospe handia dauen jantzariak, ikastaro magistrala eskainiko deutse parte-hartzaile guztiei.

Oraingoan, Jantza Astegoienean, ikastaroari probetxu gehiago atarateko, bi tailer desbardin antolatu dira eta parte-hartzaileak bere ezagutzearen eta interesaren arabera aukeratu ahal izango dau. Lehenak, espezializatuagoa dana, jotak jantzan egiten dakienei mobimentuak gehitzeko aukerea eskainiko deutso, egitura barriak zelan asmau pausu ezagunak tartekatuz eta inprobisazino erritmikoaren zenbait sekretu be azalduko ditue. Bigarren tailerrari jagokonez, jotearen fundamentua izango da helburua, bere erritmo konpresinoa, beraz, zaletu nahiz jantzan egiten irakasteko forma barriak bilatzen dabilzan irakasleentzat zuzendutakoa izango da.

Hotelera heldu (16:00etan) eta Udaletxean egingo dan aurkezpen baten ondoren, ikastaroa zapatuan, hilak 15, hasiko da arratsaldeko 17:00etan. Lehen saioaren ondoren, afalosteko goateke/erromerian, parte-hartzaileek ikasitakoa erakusteko aukera ezin hobea izango dabe.

Domekan, hilaren 16an, ikastaroa goizeko 10:00etan hasiko da eta 12:30ean, Kepa Artetxek bere klase magistrala eskainiko dau.


Dantzazaleak erakusketa Areatzako Bainuetxe Hotelean

Jantza Astegoieneko parte-hartzaileek gainera, Dantzazaleak erakusketeagaz gozetako aukerea be izango dabe. Hotel Balneario Areatzan egongo da ikusgai datorren martiaren 8ra arte. Dantzazaleak Iñaki Andres argazkilariak egindako argazkien erakusketea da eta bertan Aiko taldearen lanaren esentzia jasoten da, jantzara hurreratzeko modu natural eta dibertigarria dan Dantzaldi Ibiltaria proiektutik pasau diran 2.000 jantzazaleren argakiz osotutakoa.

Dantzazaleak, Bilbo, Donostia, Sopela, Markina, Gernika eta Galdakao bisitau ditu eta orain Areatzan izango dau Iñaki Andres argazkilariaren lanak erakustokia. Gainera, azken sei urteetan zehar bere ikastaro eta tailerretan parte hartu daben ia bi mila parte-hartzaileei omenaldia eskaini nahi deutse Aikok erakusketa honegaz. Argazkiek Aikok Dantzaldi Ibiltaria ikasketa tailerra abian jarri ebaneko ikuspegia laburbatzen dabe, herri kulturara modu naturalez hurreratuz, herrietako plazak jantzan konkistau dituen publiko barria protagonista dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu