Jean-Baptiste Coyosen 'Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri' liburua aurkeztuko dabe zapatuan
2014-02-13 17:18 KultureaLiburuak Gure Herria aldizkarian 1924tik 1939ra argitaratu ziran zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarrien bilduma bat eskaintzen dau, eta Euskaltzaindiak argitaratzen dauen Euskaltzainak bildumako 22. zenbakia da.
Jean-Baptiste Coyosen Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburua aurkeztuko dabe zapatu honetan, zezeilaren 15ean, goizeko 10:30ean, Maule-Lextarreko Herriko Etxean. Liburuak Gure Herria aldizkarian 1924tik 1939ra argitaratu ziran zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarrien bilduma bat eskaintzen dau, eta Euskaltzaindiak argitaratzen dauen Euskaltzainak bildumako 22. zenbakia da.
Akademiako iturriek jakinarazo dabenez, Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburuak azpititulua dauka: Gure Herria aldizkariaren idazleak (1924-1939). Berbaurrea egin dauen Jean-Louis Davant euskaltzainak azaltzen dauen legez, munduko bi gerra handien artean, zuberotar prosalari gazte andana bat agertu zan 'Gure Herria' aldizkarian, istorio eta ipuinak modu sotilean kontatuz.
Esangura horretan, Coyosek belaunaldi horretako zortzi autoreren idazlan batzuk berpizten ditu, baina ez edozein krakakoak: istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri zenbait barriro argitaratzea hautatu dau. Oro har, 30 testu hautatu ditu Coyosek: narrazinoak, ipuinak, alegiak eta sailkatzeko errazak ez diranak.
Liburuaren aurkibidea ikusteko klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!