Ernesto Neto artista brasildarraren erakusketea edegi dabe Bilboko Guggenheim museoan

Bizkaie! 2014-02-14 11:05   Kulturea

Gaurtik aurrera ikusgai dago Ernesto Neto: Naraman gorputza erakusketea Biboko Guggenheim. 1990eko hamarkadatik aurrera sortutako berrogeita hamar lanek osotzen dabe atzera begirakoa. Petra Joos izan komisarioa. Erakusketea maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik.

Gaurtik aurrera ikusgai dago Ernesto Neto: Naraman gorputza erakusketea Biboko Guggenheim. 1990eko hamarkadatik aurrera sortutako berrogeita hamar lanek osotzen dabe atzera begirakoa. Petra Joos izan komisarioa. Erakusketea maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik.

Instalazinoak eta eskulturak dira nagusi, eta danek ikusleen zentzumenetan eragin gura dabe, ikusleen esperientziak bizitea. Beharretako batzuk eraldatu egin behar izan ditu artisteak, Guggenheimeko espazioetara egokitzeko. Eta beste batzuk beren beregi egin ditu.

Brasildarraren artelanak ez dira edozelakoak, lanak eurak zeharkatu egin daitekez, barruan sartu, sentidu eta usaindu. Sensualidadea eta gorpuztasuna dira erakusketearen ardatz nagusiak. Egileak berak adierazo dabenez, eten barik gabilz informazinoa jasoten, baina erakusketa honetan pentseteari ixtea nahi dot, artean hartzea babesa.

Bederatzi gunetan bereizita dago erakusketea, Zergaitik zoaz barriz be Erromara, Horrelakoa da bizitza, Amesen etxea, Ertz gozoa, Ez erreparau nahas-mahasari, Mendiko senidea, Trukean-trukean, Gozokiak salgai eta Begiekaz jan. Natureak garrantzi handi dauka artistearentzat. Naturak erakasten deusku, horretan ez dago inolako zalantzarik. Dana dago naturan eta guztia laburbiltzen dau. Seguru naz egunen batean mundu naturalagaz erabateko harmonian biziko garala, esan dau.

Ernesto Neto: Naraman gorputza erakusketearen inguruan helduentzako hiru sormen-tailer egingo ditue eta berbaldiak. Argibide gehiago gura izan ezkero, hemen. Katalogo bat be prestau dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu