Iñaki Irasizabal idazle durangarrak 'Odolaren deia' nobela baltza aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-03-07 12:15   Kulturea

Aitaren heriotzea dala eta, gaztetatik alkarren barri izan ez daben anaia bik hartu-emona berreskuratu dabe. Gazteena zuztabarkoa da gaur egun be, eta zaharrena guraso zintzo eta negozio-gizon serioa. Haor Iñaki Irasizabal idazle durangarraren Odolaren deia (Elkar) nobela baltz barriaren abiapuntua.

Aitaren heriotzea dala eta, gaztetatik alkarren barri izan ez daben anaia bik hartu-emona berreskuratu dabe. Gazteena zuztabarkoa da gaur egun be, eta zaharrena guraso zintzo eta negozio-gizon serioa. Haor Iñaki Irasizabal idazle durangarraren Odolaren deia (Elkar) nobela baltz barriaren abiapuntua.

Anaia gaztea zerbitzaria da taberna batean astegoienetan, eta zaharrak eraikuntza arloko enpresea dauka. Enpresariak, baina, zerbitzariaren beharra dau. Eta batak bestea legez kanpoko jardueretara eroango dau. Personen hartu-emonak aztertzen ditu Irasizabalek nobelan. Gizaki batzuen arteko harremanei buruzko nobelea da, kasu honetan gizakiak anaiak dira. Zergaitik? Danok gara familia eta aldi berean bakotxa modu diferentean gara anaiak, semeak, gurasoak edo aitita-amamak…, adierazo dau.

Errealidadean ikusten diranak agiri dira kontakizunean, familia barruko gatakazkak, harreman muetak, eredu desbardinak... Modu askotako familiak dagoz -dino egileak- eta danak dira onargarriak. Bestalde, nobela baltza izatean, gizarte kritikea dago eta hori errazago egiten da protagonistak ez badau iragarkietan agiri diran familia horreetako bat. Nobelearen muina anaien arteko harremana da, gizakiaren behar afektiboak, leialtasuna, odolaren densidadea. Eta nobela baltza danez, delituak, hilketak eta azpikeriak be topauko ditu irakurleak Odolaren deia lanean.

Iñaki Irasizabal Durangon jaio zan 1969an, eta Zornotzan bizi da gaur egun. Kazetaritza eta soziologia ikasketak hasi zituan, baina industrian lan egin izan dau. Bere liburuen artean dagoz Burua txoriz beterik (Augustin Zubikarai nobela laburren saria), Mendaroko txokolatea, Gu bezalako heroiak, Igelak benetan hiltzen dira, Orbe auziaren ingurukoak, Bizkartzainaren lehentasunak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu