Udabarrian Aiko taldearen erromeriak izango dira Bilboko Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2014-03-11 10:36   Kulturea

Martiaren 21eko arratsaldean, Kulturbasquegaz lankidetzan, Udabarriko Dantzaldiak egitasmoko lehen erromeria egingo dabe, zuzeneko musikeagaz, publiko guztiarentzat zabalik egongo dan erromeria. Hortik aurrera erromeriak barikuetan izango dira arratsaldeko 19:00retan, lehenengoa 21ean, eta apirilaren 4an eta maiatzaren 16an besteak.

Aurten udabarria martiaren 21ean, barikuan, hasiko da, neguko lozorroa atzean itxi, berpiztu, etxetik urten eta mobiduteko egun aproposa. Izan be, Aiko taldea musika eta jantza maisuz osotutako kultur taldeak, ez dau beste egun batera arte itxaron gura urte sasoiaren aldaketaz gozetako; 21eko arratsaldean, Kulturbasquegaz lankidetzan, Udabarriko Dantzaldiak egitasmoko lehen erromeria egingo dabe, zuzeneko musikeagaz, publiko guztiarentzat zabalik egongo dan erromeria. Hortik aurrera erromeriak barikuetan izango dira arratsaldeko 19:00retan, lehenengoa 21ean, eta apirilaren 4an eta maiatzaren 16an besteak.

Udabarriko Dantzaldiak programeak, jantzarako espazio barriak sortzeko eta euskal doinu eta herri jantzak modu berezi eta ahalik eta parte-hartze jentetsuenagaz konpartidu eta gozau ahal izateko taldeko filosofiarekin bat egiten dau. Holan, Euskal Herriko Unibersidadearen eskutik, Bizkaiko Campuseko Kulturbasque kultur jardueren barruan, geroz eta jente gehiagok naturaltasun osoz musika eta jantza tradizionala gozau ahal izateko Aiko taldeak Bizkaiko uriburura proposamen dibertigarria dakar. Bizkaia Aretoak interesa dauen guztiari ateak zabaltzen deutsoz jantzeagaz gozetako, metodologia egokia jarraituz eta Bilbo erdigunean bertan lujozko kokagunean.

Udabarriko Dantzaldiak edade guztietako publikoarentzat zabalik dagoz, gaitasuna eta ezagutza kontutan hartu barik. Erromerietan Aiko taldeko musika eta jantza maisuek laguntzen deutsee lehen aldiz parte hartzen dabenei eta holan, berehala jasozen dabe oinarrizko trebetasuna, jantzazaleakaz, gitxi gorabehera adituak diranakaz, jantza tradizionala konpartidu eta gozau ahal izateko. Ekimen hau egiteko moduaren birsormen bat da; jatorrietara joatea, erraztasunera eta naturaltasunera itzultzea antxinako herri ospakizunetan jantzan egiten zan modura, mundu osoak parte hartuz, bakotxaren trebetasunari begiratu barik.

Erromerietan parte hartzen dabenek Aiko taldearen errepertorio zabalaz gozetako aukerea izango dabe, musika tradizionalari haize barriak emonaz. Musika garaikideko konposizino barriak dira jantza estilo tradizionalerako, eta Bizkaia Aretora hurreratzen diranek, euren trebezia erakusteko aukerea izango dabe ekimen dibertigarri honegaz, herrietako erromeria tradizionalaren giroa biziz. Aiko taldeagaz jauziak, soka-jantzea, jotea, porruak, valsak, mazurkak, txotisak, pasodobleak, polkak, kontradantzak eta bestelakoak errazago jantzan egingo dozuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu