Markus Lüpertz artista alemanaren erakusketa antologikoa, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-02-18 14:28   Kulturea

Berrogeita hamar urteko ibilbide oparoa batu dabe Markus Lüpertz. 1963-2013 erakusketan, 91 artelanen bitartez. Gehienak margolanak izan arren, 19 eskultura eta papelean egindako 12 lan dagoz ikusgai. Alemaniako Neueu Wilden espresionista barrien taldeko funtsezko kidea izan zan Lüpertz. Erakusketea maiatzaren 19ra arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan.

Berrogeita hamar urteko ibilbide oparoa batu dabe Markus Lüpertz. 1963-2013 erakusketan, 91 artelanen bitartez. Gehienak margolanak izan arren, 19 eskultura eta papelean egindako 12 lan dagoz ikusgai. Alemaniako Neueu Wilden espresionista barrien taldeko funtsezko kidea izan zan Lüpertz. Erakusketea maiatzaren 19ra arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan.

Markus Lüpertz artisteagaz batera, prentsaurrekoa emon dabe Kosme Barañano erakusketearen komisarioak, Arte Eder Museoko zuzendari Javier Viarrek eta BBK Fundazinoko buru Gorka Martinez. Intensidade handiko beharrak dirala esanez, hasi dau aurkezpena Viarrek.

Hauxe da estadu espainiarrean azkenaldian Lüpertzi buruz egindako erakusketa antologiko handiena. Madrilgo Reina Sofia Museoak eta Arte Modernoaren Valentziako Insitutuak atondu zituen lehenago erakusketak. Horretako bietan be Barañano izan zan komisarioa.

Erakusketeak bost atal ditu, kronologiaren arabera antolatuta: Pop amerikarrari Berlindik emondako erantzuna (1963-1973); Irudia deseregitea eta estilodun pinturea (1975-1985); Irribarren mizenastarra eta tradizino klasikoa (1985-1993); Mito errromantikotik paisajera (1993-2000); eta, Kritika estetikotik Arkadiaranzko begiradarea (2003-2013).

Ikusleak denporan zehar egileak izandako garapena ulertzea da antolaketa honen helburu nagusia. Bost atalen erispidea kronologia bada be, badira salto batzuk denporan, komisarioak berak nabarmendu dauenez. Saltoek ikusleari lagundu egingo deutsie Lüpertzek lana eta haren garapena ulertzen; bere estiloa, sinbologia, formea, arketipoa, esan dau.


Pinturearen garrantzia

Lüpertzi gatxa egiten jako bere lanaz berba egitea, holan azaldu dau aurkezpenean. Erakusketa honek neure obrara hurreratu nau. Pozik nago Kosme kapaz izan dalako ikuspegi hain zuzena emoteko, adierazo dau. Pinturea oso garrantzitsua da artista alemanaren eretxiz, hainbeste estimulu daukagun sasoi honeetan, pinturea ez da mugatu edo amaituko, baina bai ahaztu daiteke, ganeratu dau.

Bigarren Mundu Gerrearen ostean sortutako artista alemaniarren belaunaldiko kidea da. Talde horretan dagoz, hain zuzen be, Anselm Kiefer, Sigmar Polke eta Jörg Immendorff, besteak beste. 60ko hamarkadan hasi eban margolari ibilbidea. Espresionismo abstraktutik abiatu zan, eta barriro interpretau zituan Poussin, Picasso edo Matisse. 1981tik aurrera pinturea eta eskulturea buztartzen hasi zan.

Erakusketako lanetako bi Arte Eder Museoko bildumakoak dira, Emakume baten burua. Nire amaren burua (1987) eta Arkitektoaren tresna (1988) pinturea. Urian egilearen beste lan bat dago, Abandoibarrako pasealekuan, 2000. urtetik: Judith eskulturea, 1995an egindakoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu