Euskadiko Soinuak Vic-eko Musika Bizia Azokan irailaren 16tik 19ra
2010-09-13 14:59 KultureaMusika industriako alkarte eta enpresakaz alkarlanean, Euskadiko Soinuak-ek Euskadiko 4 talde aurkeztuko ditu zuzenean: Dediego Brothers, Vendetta, Bide Ertzean eta Iñaki Plaza y Ion Garmendiaren '20 Hatz proiekt' ikuskizuna.
Lady Gaga artista estadubatuarra MTV Bideo eta Musika Sarien izarra izan da
2010-09-13 11:53 KultureaTelebista-kate horrek urteko musika-bideo onenak saritzeko egiten dauen jaialdian, beste sari batzuen artean, Bideo Onenaren Saria irabazi dau 'Bad Romance' lanari esker. Izentauta egoan 13 saritatik 8 irabazi ditu.
'Ibili', bisita gidatuak GetxoPhoton
2010-09-10 16:11 KultureaGetxoPhoto 2010, irailaren 2tik urriaren 3ra
Bisitak dobanekoak dira eta datorren irailaren 11, 18 eta 25ean eta urriaren 2an egingo dira, gaztelaniaz zein euskeraz, goizeko 11:30etan. Bisiteak ordubete eta erdiko iraupena izango dau eta Satistegi Plazatik (Basagoiti 51) abiatuko dira.
Interpol taldeak kontzertua eskainiko dau urriaren 5ean Bilboko Campos Eliseos Antzokian
2010-09-10 15:44 KultureaNew Yorkeko taldeak 1998an ekin eutson bere ibilbideari eta, 'Turn on the bright lights' (2002) lehenengo diskoa kaleratu ondoren, 'Antics' (2004) lanagaz ailegau zan rock alternatibo estadubatuarraren gailurrera, gitarra ilunen soinuagaz. 2007an 'Our love to admire' argitaratu eta gero, taldekideen esanetan 'derrigorrezkoa' dan lan barri bategaz datoz.
Garazi Kamio da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea
2010-09-10 11:08 KultureaGerizpeko panpinak behin-behineko izena daukan ipuin-bildumearen egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.
'Chillida, espazioaren eskultorea' eta beste bi lan Txertoaren eskutik
2010-09-10 02:00 Kulturea'Chillida, espazioaren eskultorea', 'Bolivar Askatzailea' eta 'Goya eta haren kapritxoak' lanak argitaratu ditu Txertoa argitaletxeak
AIKO taldeak jantza tradizionalak ikasteko aukerea eskainiko dau aurtengo ikasturtean be
2010-09-09 15:53 Kulturea'Dantzaldi Ibiltaria' Erandion, Galdakaon, Durangon, Sopelan, Gernikan, Zaratamon eta Zarautzen egingo da, ikasturte osoan zehar, 18:30 eta 21:30 bitartean. Ikastaroaren prezioa 100 eurokoa da.
Ertibil Bizkaia 2010 Elorrion
2010-09-09 14:11 KultureaDanetara, 15 lan ikus daitekez Elorrioko Iturri Kultur Etxean (bideoak, margolanak, eskulturak,…) irailaren 19ra arte goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Sarrerea dobanekoa da.
Mikel Zarate Sariak argia ikusi dau
2010-09-08 18:40 KultureaGazteen gustuko gai bat ikuspegi ironikoz lantzen dauen eleberri honi esker irabazi dau Asier Mendozak I. Mikel Zarate Haur Literaturako Saria, epaimahaia osotu eben Julen Gabiria, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenen erabagiz.
'Tocala otra vez, Sam' antzezlanaren estreinaldia, Bilbon
2010-09-08 12:03 KultureaBilboko Euskalduna Jauregian 'Tocala otra vez, Sam' antzezlanaren erabateko estreinaldia eskainiko dabe gaur, hilak 8. Irailaren 19ra arte egongo da lana ikusgai Bilbon.
Hiru euskal antzerki-talde izango dira Tarregako azokan
2010-09-06 15:57 KultureaHamabost mila biztanle inguruko Tárrega herriak lau bider jente gehiago erakarriko dau irailaren 9tik 12ra bitartean egingo dan Fira Tárrega kaleko antzerkiaren 30. edizinoan. Bertan, 800 profesional inguruk -horreetatik 180 atzerritarrak dira- 60 ikuskizun eskainiko ditue. Azokan parte hartuko daben antzerki-taldeen artean, hiru euskaldunak izango dira: Gaitzerdi, En la Lona eta Trapu Zaharrak.
Bilboko Arriaga Antzokiak jantzarako konbita egin dau denporaldiko lehen Ilbetean
2010-09-02 15:36 KultureaBilboko Arriaga Antzokiak gaur zabaldu dau 2010-2011 denporaldiko lehen Ilbeterako hautagaiak aukeratzeko epea. Sasoi barriko lehen hitzorduan jantzea izango da gai nagusia, eta urriaren 3an, aukeratutako lagunek Arriagako agertokian jantzan egiteko aukerea izango dabe.
IV. GetxoPhoto irailaren 2tik urriaren 3ra
2010-08-31 15:41 Kulturea'Aisiari Gorazarre' lemapean, Algortako Portu Zaharretik Ereagako hondartzara bitartean, besteak beste, Martin Parr, James Mollison, Phil Toledano, Nadav Kander, Anoek Steketee, Martin Kollar, Peter Dench, Martin Schoeller, Robert Huber, Greg Miller eta Eduardo Arrillaga lako izen ospetsuen argazkiak izango dira ikusgai irailaren 2tik urriaren 3ra.
Bilboko Udaltegiek zazpi erakusketa barri jasoko ditue irailetik abendura bitartean
2010-08-25 15:13 KultureaArgazkiak izango dira Expodistrito ekimenaren barruan antolatutako lau erakusketen ardatza, Rafa Marrodánen eta Joan Budaren lanakaz eta 'Distrito Foto' lehiaketan eta Argizaiola 2010 XXX. Sariketan sariak jaso dituan irudien artean aukeratutako argazkiakaz.
Van Goghen margolan bat ostu dabe Egipton
2010-08-23 14:42 KultureaVicent Van Gogh margolari holandarraren Mitxoletak obrea ostu dabe joan dan asteburuan El Cairo-ko (Egipto) museo batetik. Lapurtutako obrearen balioa 40 miloe eurokoa dala jakinarazo dabe.
Karmele Igartua idazlea hil da, 51 urte zituala
2010-08-23 12:37 KultureaHitzak orbainetan eta Denbora enaren hegaldian izeneko poema liburuak idatzi zituan Igartuak, eta amaituta eukan hirugarren bat be, Itsaso kontra bat izenekoa, baina ezin izan dau argitaratuta ikusi.
Euskadiko Idazleen Elkartea sortu dabe hogeta hamar bat idazlek
2010-08-19 13:10 KultureaZenbait euskal idazleen ekimenez, Donostiako Aiete jauregian, Euskadiko Idazleen Elkartea aurkeztu dabe. Bilbon egoitza nagusia izango dauen alkarte barri hau gaztelaniaz idazten daben Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hogeta hamar bat idazlez osotuta dago; tartean, Spido Freire, Kepa Murua, Antonio Altarriba edota, presidentea izango dana, Luisa Etxenike.
Txileko FITICH Jaialdian Maite Agirreren La Celestinaren bertsino barri bat taularatuko da
2010-08-18 12:43 KultureaAbuztuaren 20tik irailaren 4ra bitartean egingo dan FITICH Jaialdiaren barruan, antzezle, antzerkigile eta zuzendari euskaldunak bertako antzezle eta antzerkizaleakaz lanean ibili ondoren Txileko eskualde honetara egokitutako bertsino barria preparauko dabe.
Chicago musikala irailaren 5era arte egongo da ikusgai Bilboko Arriaga Antzokian
2010-08-12 12:24 KultureaCarlos Lozanok hartu dau Billy Flyn abogaduaren irudia eta 26 aktore, jantzari eta abeslari egongo dira taula ganean, eta baita 15 musikariz osotutako orkestrea be.
Obra hau New Yorkeko antzezlan garrantzitsuenetarikoa da eta musikea jantzeagaz modu ikusgarrian buztartzen ditu.
Horren gazteak ez diranek be jantzan egiteko aukerea izango dabe Zerainen
2010-08-09 11:29 KultureaOrain dala bost urte egin zan lehenengoz 40 urtetik gorakoen jantza-txapelketea Zerainen. Izan eban arrakastea ikusita, hurrengo urtean be egitea erabagi zan, eta orduz geroztik urtero antolatzen da. 40 urtetik gorakoen Euskal Herriko VI. dantza txapelketa abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, 19:00etan izango da Zeraineko plazan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...