Antzerkia nagusi Hurbiltasun Antzokia egitarauaren hirugarren edizinoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-23 14:54   Kulturea

Hurbiltasun Antzokiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe BBK-k eta Arriaga Antzokiak. Eguaztenean, hilaren 25ean, abiatuko da aurtengo egitaraua, Patxo Telleria eta Mikel Martinezen Euskarazetamol antzezlanagaz. Antzerkia izango da nagusi BBK Salako programazinoan, baina musikea be ieskainiko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Kepa Murua eta Jose Ibarrola protagonista Eztabaidak Literatureagaz ekimenean

Bizkaie! 2012-01-20 15:44   Kulturea

2007. urtearen hasieran, Eztabaidak literatureagaz izenekoak martxan jarri ziranetik, 80 egile inguruk hartu dabe parte ekimenean, eta 6.000 persona baino gehiago hurreratu dira. Denporaldi barriko lehen hitzordu horretarako, sarritan alkarren ondoan dagozan bi esparruren arteko alkarrizketa proposatzen da, literaturearen eta artearen arteko alkarrizketea, hain zuzen be.

Euskal Herriko eta Europako inauteriak errege, Bilboko Euskal Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-19 13:52   Kulturea

Inauteriei buruzko erakusketa ikusgarria aurkeztuko dabe Bilboko Euskal Museoan; Euskal Herriko aratusteak ez ezik, Europa osoko makina bat lekutako maskarak eta jantziak batu ditue. Erakusketea martiaren 4ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Barrainkuako Udaltegiak Mikel Varas poeta eta eskultorearen 'Negro contra luz' erakusketea jasoko dau

Bizkaie! 2012-01-19 13:30   Kulturea

Bilboko Barrainkuako Udaltegiak Mikel Varas eskulture eta poeta bilbotarraren Negro contra luz erakusketea jasoko dau urtarrilaren 23tik 31ra. Erakusketeak izenburu bera daroan eta orain denpora gitxi argitaratu dan liburu-artelanean jasotako artistearen lana batzen dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ganorabako komiki lehiaketea ipini dabe martxan Basaurin

Bizkaie! 2012-01-18 16:29   Kulturea

Basauriko Kultur Etxeak Ganorabako 2012 Komiki Lehiaketearen deialdia egin barri dau. Parte hartu nahi izan ezkero, lanak martiaren 30a baino lehen bialdu behar dira Pozokoetxe kultur etxera. Irabazleak 900 euroko saria jasoko dau; bigarrenak, 450 eurokoa; eta, hirugarrenak, 300ekoa.

Hortzmugak antzezle bakarrarentzat moldatutako ‘Ella, la espera’ estreinauko dau Bilboko Pabilioi 6an

Bizkaie! 2012-01-17 16:42   Kulturea

Emakumeei protagonismoa eskaintzen deutsen eMe Fatal zikloan tartekatzen dan ikuskizun honek, preso dagoan emakume baten istorioa islatzen dau. Hamabost urte giltzaperatua izan ondoren, kartzelan emongo dauen azken gauari aurre egiteko prest dago. Baina askatasuna berreskuratu aurretik etorkizuna bildurrez eta esperantzaz itxaroten dau.

Titzina Teatrok heriotzearen lau ikuspuntu eskaintzen ditu ‘Exitus’ antzezlanean

Bizkaie! 2012-01-17 09:45   Kulturea

Komedia eta dramea buztartzen dituan obra honegaz, konpainiak beti landu dauen ezaugarriari eusten deutso, sorkuntzearen antzerkiarena, hain zuzen. Titzina Teatroren lan guztiak ikerketa sakonean oinarritzen dira eta, ondorioz, eszenatokian agertzen diran pertsonaia zein eszenak bata bestearen atzetik agertzen dira era dinamiko, poetiko eta itxura tragikomikoagaz.

Arrokiagako biztanleak 'Joxe Mendiaga' pastorala preparetan hasi barri dira

Bizkaie! 2012-01-12 14:48   Kulturea

Arrokiaga herria Joxe Mendiaga pastorala preparetan hasi barri dira, agorrilaren 29an eta abuztuaren 5ean herrian bertan aurkezteko asmoz. Arrokiagako Jean Bordaxar kantari ezagunak idatzi dau Argentina, Txile eta Uruguain bizi izandako poetearen bizitzeari buruzko pastorala.

Bilboko Kontsuladuaren bost mendeko historia jaso dabe Ondare aretoan

Bizkaie! 2012-01-12 10:43   Kulturea

Bilboko Kontsuladuaren 500. urteurrena gogoratzeko erakusketea edegi dau Bizkaiko Foru Aldundiak Ondare aretoan, zezeilaren 28ra arte. Erakundearen historia azaltzeko makina bat agiria, marrazkia, plano eta objektu ipini ditue ikusgai.

Zuhar Iruretagoienak 'Vexations' proiektua aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-10 14:54   Kulturea

2011ko Rekalde bekearen emoitzea erakutsi dau Zuhar Irutegoienak, Vexations izeneko proiektua, hain zuzen be. CPIE Littoral Basque-Euskal Itsasbazterra alkarteak eta Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzeagaz, artista zarauztarrak Hendaiako Nekatoenea Domaine d´Abbadie egoitzan hiru hile emon ditu lana sortzen. Erakusketea ikusgai izango da Bilboko Rekalde aretoan, zezeilaren 12ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jenaro Perez Villaamilen Sevillako katedraleko lan bi ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-10 14:40   Kulturea

Bilboko Arte Eder Museoak Jenaro Perez Villaamilen lan bi aurkeztu ditu, Sevillako katedrala protagonista dabenak biak, Obra konbidadua izeneko programearen barruan. Koadro biak 1835ekoak dira; bata Sevillako katedrala, harmailen aldetik da, eta bestea, Gorpuzti-eguneko prozesinoa, Sevillako katedralaren barruan.

Expodistrito programeak hilaren 9an hasiko dau aurtengo egitaraua

Bizkaie! 2012-01-05 14:17   Kulturea

Expodistrito Bilboko barrutietako udaltegietako aldi baterako erakusketa zikloak hilaren 9an inaugurauko dau urteko lehenengo hiruhilekoko programea. Martiaren 31ra arte, Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegietara hurreratzen danak zazpi erakusketa ikusteko aukerea izango dau.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Eszenako kudeaketea eta produkzinoari buruzko ikastaroa, BilbaoEszenan

Bizkaie! 2012-01-03 12:11   Kulturea

BilbaoEszena baliabide eszenikoen zentroak ikasturteko bigarren modulurako izena emoteko epea edegi barri dau. Ikastaroa eszenako kudeaketeari eta produkzinoari buruzkoa izango da. Prestakuntza tailerra urtarrilaren 16tik martiaren 19ra egingo da, BilbaoEszenan bertan.

Dantzan.com gunea itxi egin dabe, finantzabide arazoak dirala eta

Bizkaie! 2012-01-02 12:49   Kulturea

Dantzan.com gunea itxi egin dabe, diru-laguntzen beherakadea eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, webgunean bertan azaldu dabenez. Ezin dogu orain hamar urte abiatu genduan gunea ekonomikoki mantentzen jarraitu, dinoe. Abenduaren 31n bulegoa itxi arren, barriro be martxan ipinten ahaleginduko dirala adierazo dabe.

Iñigo Aranbarriren 'Zulo bat uretan' gaztelaniaz kaleratu dabe

Bizkaie! 2011-12-29 14:00   Kulturea

Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelea gaztelaniaz kaleratu barri dau Meettok argitaletxeak, Cavando el agua izenburupean. Itzulpena egileak berak egin dau. Laster alemaneraz izango da; Gabriele Schwab da itzultzailea, eta euskerazko bersinotik dabil itzultzen.

Raquel Rochas artistearen olio-pintura eta grabatuen erakusketea eta ongintzazko salmentea Bilbon

Bizkaie! 2011-12-29 12:46   Kulturea

Bilboko Barrainkuako Udaltegiak Raquel Rochas margolariaren lanen aukeraketa baten erakusketea eta ongintzazko salmentea jasoko dau urtarrilaren 2tik 20ra bitartean. Erakusketea Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Somaliarako dirua batzeko bultzatu dauen alkartasunezko proiektu baten barruan sartzen da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Ari du', jantza eta poesia, euri-tanten erritmoan

Bizkaie! 2011-12-26 11:16   Kulturea

Oinkari jantza taldeak Ari du izeneko ikuskizuna estreinau dau oraintsu, Edu Muruamendiaraz jantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean. Zarautzeko Aritzbatalde kiroldegian eskainitako emonaldia DVDan jaso eben, eta Baga Biga diskoetxeak plazaratu barri dau. Musikea Loatzo Musika Eskolako kideek egin dabe, Garazi Esnaola buru dabela, eta poesia-irakurketea Juan Kruz Igerabideren ardurea izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ionesco eta Mansfielden liburuak berrargitaratu ditue 'Urrezko Biblioteka' bilduma barrian

Bizkaie! 2011-12-23 11:25   Kulturea

Literatura Unibertsala bildumako lehenengo 100 izenburuak daborduko eskuraezinak dirala ikusita, lanok berrargitaratzeko plangintzea adostu eben igaz EIZIEk eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Hasteko, ehun liburuetatik 20 izenburu aukeratu ditue. Urrezko Bibliotekako lehenengo liburuak Ionescoren Emakume abeslari burusoila eta Katherine Mansfielden Lorategiko festa dira.

Susana Egea eta Cristina Ferradas, Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Artez Blai IV. Sariaren irabazleak

Bizkaie! 2011-12-23 10:14   Kulturea

Susana Egearen katalauniarrak La interpretación actoral en la escena operística. Análisis en torno a una especificidad eta Cristina Ferradás galiziarrak idatzitako La construcción del espectador en el teatro breve de José Sanchis Sinisterra izan dira Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Artez Blai IV. Nazinoarteko Sariaren irabazleak.

Anselmo Guinea, Goya eta Botero, 2012an Arte Ederren Museoan

Dabi Piedra Robledo 2011-12-22 14:30   Kulturea

2011ko behin behineko balantzea be egin dau Javier Viar zuzendariak, balorazino positiboa duda barik: Orain arte, 244.000 bisitari euki ditue, aurrikusitakoa baino gehiago. Antonio Lopezen erakusketea arrakasta handiz etorri da Bilbora eta Arte Ederren Museoko erakusketarik jentetsuena izanteko bidean da, orain arte 128.000 bisitari erakarri ditu eta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)