Madrilgo Arco azokeak 219 galeria batuko ditu gaurtik aurrera

Bizkaie! 2014-02-19 13:49   Kulturea

Edegi barri dabe Arco Arte Garaikideko Azokea, Madrilen. Zezeilaren 23ra bitartean, 25 herrialdetako 219 galeriak euren artelanak erakutsiko deutsiez Ifemako erakustazokara hurreratzen diranei. Aurten, Euskal Herriko galeria bi besterik ez dagoz Arcon, Bilboko Carreras Mugica eta Donostiako Altxerri.

Edegi barri dabe Arco Arte Garaikideko Azokea, Madrilen. Zezeilaren 23ra bitartean, 25 herrialdetako 219 galeriak euren artelanak erakutsiko deutsiez Ifemako erakustazokara hurreratzen diranei. Aurten, Euskal Herriko galeria bi besterik ez dagoz Arcon, Bilboko Carreras Mugica eta Donostiako Altxerri.

Igaz baino galeria gehiago batu dira 33. edizino honetan, baina artista gitxiago, antolatzaileek bisitariak trankilago ibiltea gura dabe, asti gehiago izatea lanak ikusi eta aztertzeko. Aurten Finlandia da herrialde konbidaua. Leevi Haapala komisarioak 13 galeria finlandiar aukeratu ditu #FocusFinland izenburupean. Besteak beste, Elina Brotherus, Anti Laitinen eta Heta Kuchka artisten lanak dagoz salgai bertan.

Argazkigintzea izan da nagusi azokan azkenengo urteetan, baina oraingoan pinturea da protagonistea.

Arcon parte hartzen dauan galeria bakotxak artista eta artelan kopuru jakina izaten dau erakusgai. Carreras Mugica bilbotarrak ondoko artisten lanak eroan ditu Arcora: Erlea Maneros, Xabier Salaberria, Asier Mendizabal, Pello Irazu, Richard Serra, Eduardo Txillida, Jessica Stockholder eta Juan Perez Agirregoikoa. Eta, Altxerrik, honexenak ditu ikusgai: Jose Maria Iturralde, Elena Asins, Dick Rekalde, Ignacio Uriarte eta Carmen Calvo.

Inozko euskal presentzia txikiena dauka Arcok, izan be orain hamar bat urte bederatzik parte hartu eben. Krisialdiak eragin zuzena dauka, lehengo aldean askozaz gitxiago saltzen dabe eta. Museoetako zuzendariak, komisarioak eta nazinoarteko bildumagileak erakartzen ahalgintzen da Arco. Horretara bideratu dabe aurrekontuaren zati handi bat.

Artelanen ganeko BEZ zergea %21etik %10era bajatu dau oraintsu Espainiako Gobernuak. Galeristak itxaropentsu dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu