'Bizien gaubeilan' liburuan hurreko istorioak dakarz Txilikuk

Bizkaie! 2011-09-30 02:00   Kulturea

Hogeita hiru istoriok osotzen dabe Bizien gaubeilan liburua, oso hurrekoak diran istorioak; pasadizo kutsua dabe zarauztarrak lehenengo personan idatzitako istorioek.

Hogeita hiru istoriok osotzen dabe liburua, oso hurrekoak diran istorioak; pasadizo kutsua dabe zarauztarrak lehenengo personan idatzitako istorioek. Izenburua liburuko azken ipuinarena da, eta adierazoten dau okerreko bidetik joan dala atzemoten dan zeozeren zain dagoanaren sentimendua. Gaubeilak hildakoari egiten jakozan: lurperatu aurreko gauean bateren batzuk egiten eutsen konpainia. Bizien gaubeila biziei (lagunari, seme-alabei, edo dana dalakoari) egiten jakena da, persona horreek noiz etorriko zain geratzen garenean egiten dana. Holakoetan sentiduten dan ziurbakotasunari, dudeari egiten deutso aitamena izenburuak. Eta ez bakarrik azkeneko ipuinari jagokonez. Liburuko pasadizo batean baino gehiagotan iradokitzen da sentimendu hori.

Ez dakit oso ondo noiz izan zen, baina kontuak aterata hirurogeita hamaikan edo hamabian izan behar zuen. Bidaia luze bat egin ondoren, goizeko ordu txikietan ailegatu nintzen herrira, eta, ohiko nuen bezala, gure auzo zaharrean aurkitu nuen autoa uzteko lekua. Garai haietan eta auzo hartan ez zen zaila izaten.

Oinez etxerantz nindoala, jaiotetxe aurretik pasatu nintzenean, uste baino beranduago zela konturatu nintzen, eta uste baino nekatuago nengoela ere bai. Eguneko neke guztiak batera pilatu zitzaizkidan. Ohea amets nuela, eta goizaldeko isiltasuna lagun, sinetsi ezinezko ikuskizuna gertatu zitzaidan bidean.

Galeper koxkortu bat ari zen errepidea gurutzatzen, atzetik dozena erdi bat galeper kume zituela. Ez zuten soinurik egiten, ez berezko “poxpolin, poxpolin” kanturik abesten, ezta beldurrezko txio txikienik ere ateratzen. Isiltasun osoan, errenkada hautsi gabe, marra zuzenean bidea gurutzatu eta bide alboko ate zahar baten barren urratutik sartu ziren paretaz harantzagoko baratze batera.


Jesus Mari Olaizola Txiliku

Txiliku Zarautzen jaio zan 1951n. Injineru teknikoa eta maisua da ikasketaz, eskola materialen egilea ogibidez, jakintza modu guztien biltzailea zaletasunez. Haur eta gazteentzako literaturan sortutako obra zabal eta goraipatua dauka, horren lekuko 2004. urtean haur eta gazteentzako literatura saria Osaba Bin floren liburuagaz. Aitamen berezia merezidu dabe tradizinoari lotuta osotutako bi liburu: Begira-begira. Tradizioaren leihotik eta Axa mixa zilarra. Bestalde, narratibazko hiru liburu kaleratu ditu orain arte: Hontzaren orduak, 101 gau eta Bizitza eredugarriak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu