R. M. Azkue Literatur Sarietarako deialdia egin dabe Euskaltzaindiak eta BBK-k

Bizkaie! 2011-10-03 18:39   Kulturea

R. M. Azkue Literatur Sarietarako deialdia egin barri dabe BBK-k eta Euskaltzaindiak. Urtero lez, modalidade bi izango dira, narrazinoa eta olerkian. Modalidade bakotxak maila bi ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. R.M. Azkue Sariek idazle gazteak literaturearen mundura erakartea dau helburu nagusi. Lanak aurkezteko epea 2011ko abenduaren 16an amaituko da.

Akademiako arduradunek jakinarazo dabenez, R. M. Azkue sarietara euskeraz idatzitako edozein narrazino- edo olerki-lan aurkeztu daiteke. Arlo zein maila bietan, lan originalak eta argitaratu bakoak izan behar dira, ez da onartuko beste lanen baten itzulpen edo moldaketarik, ezta beste nonon saritutako lanik be.

Testuek gitxieneko luzerea izan beharko dabe: narrazino arloan, A mailan, folio 2, eta B mailan 4 folio. Olerkian, A mailan, 15 lerro izan beharko dabe, eta B mailan, 30 lerro. Lanagaz batera, gutun-azal itxi bat bialdu beharko da. Azalean, lan mota, lanaren izenburua eta egilearen jaioteguna ipiniko dira, eta, barruan, egilearen izen-deiturak, helbidea, telefono zenbakia, eta irakasle edo laguntzailearen eta ikastetxearen izenak.
Lanak helbide honetara bialdu beharko dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo.

A zein B mailan, eta narrazio zein olerki arloetan, sariak berberak izango dira. Irabazleek 300 euro jasoko ditue, bigarren postuan sailkatu diranek 240, eta hirugarren egin dabenek, 180 euro. Bestalde, lan saritu guztiak argitaratuko dira, liburu batean. Epaimahaikoen erabagiak 2012ko otsailaren 28a baino lehen iragarriko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu