Marc Légasseren 'La sombra de Axular y otros relatos' argitaratu dau Txertoak
2011-11-21 16:49 KultureaLa sombra de Axular y otros relatos argitaratu barri dau Txertoa etxeak. Liburuan Marc Légasseren (1918-1997) lau testu batu ditue; hiru frantsesetik gaztelaniara itzuli dira, eta laugarrena, barriz, egileak zuzenean argitaratu eban gaztelaniaz, 1956an.
La sombra de Axular y otros relatos argitaratu barri dau Txertoa etxeak. Liburuan Marc Légasseren (1918-1997) lau testu batu ditue; hiru frantsesetik gaztelaniara itzuli dira, eta laugarrena, barriz, egileak zuzenean argitaratu eban gaztelaniaz, 1956an.
La sombra de Axular (1944) euskal tradizino bat dau abiapuntu eta egilearen lanik zaharrenetako da; El poeta que perdió su coronak (1950) Vianako printzea dau protagonista, eta agramondarren eta beamondarren arteko burrukak kontetan ditu; Santxo Azkarra (1955) Legasseren obrarik ezagunenetakoada, Navas de Tolosako batailea irabazi eban Nafarroako erregearen historiaren barri emoten du; eta, El rey, el príncipe y la flauta, ezaugarri surrealistako alegia.
Lan ugari argitaratu zituan Légassek, tartean, Les carabines de Gastibeltsa ezaguna, L’ombre d’Axular, Paroles d’un anarchiste basque, Le prince qui perdit sa couronne, Santcho Azkarra, Evangelio y apocalipsis del euskara eta Pasacalle por un país que ni existe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!