'Dantzazaleak', argazki erakusketa ibiltaria Galdakaon

Bizkaie! 2014-01-27 14:21   Kulturea

Dantzazaleak Iñaki Andrés argazkilariak egindako argazkien erakusketea da eta bertan Aiko taldearen lanaren esentzia jasoten da, jantzara hurreratzeko modu natural eta dibertigarria dan Dantzaldi Ibiltaria proiektutik pasau diran 2.000 jantzazaleren argakiz osotutakoa.

Dantzazaleak Iñaki Andrés argazkilariak egindako argazkien erakusketea da eta bertan Aiko taldearen lanaren esentzia jasoten da, jantzara hurreratzeko modu natural eta dibertigarria dan Dantzaldi Ibiltaria proiektutik pasau diran 2.000 jantzazaleren argakiz osotutakoa. Erakusketa hau urtarrilaren 27tik zezeilaren 7ra bitartean ikus ahal izango da Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean (Lehendakari Agirre Plaza), astelehenetik barikura bitartean eta arratsaldeko ordutegian, 17:30etik 20:30era. Sarrerea doban izango da.


www.aikotaldea.com


Aiko taldeak Euskal folklore tradizionala sustatzen egiaz lan egin dabenak omentzen ditu ikasturte honetan, jantzazaleak hain zuzen, azken urteetan taldearen jarraitzaile izan diranak hainbat ekimenetan parte hartuz, ikastaroak izan, nahiz tailer eta erromeriak izan… musika eta jantza tradizionalari esparru barriak sortuz. Taldeak bere esker ona erakusteko eta kulturearen sustapenean jantzazaleek daben garrantzia azpimarratu asmoz, Aikok Dantzazaleak izenburupean hain zuzen, argazki erakusketa ibiltari bat antolatu dau eta asteon Galdakaon izango da.

Dantzazaleak, Bilbo, Donostia, Sopela, Markina eta Gernika bisitau ditu, eta orain Galdakaon izango dau Iñaki Andres argazkilariaren lanak erakustokia. Gainera, azken sei urteetan zehar Aikoren ikastaro eta tailerretan parte hartu daben ia bi mila parte-hartzaileei omenaldia eskaini nahi deutso Aikok erakusketa honegaz. Argazkiek Aikok Dantzaldi Ibiltaria ikasketa tailerra abian jarri ebaneko ikuspegia laburbatzen dabe, herri kulturara modu naturalean hurreratuz, herrietako plazak jantzan konkistau dituen publiko barria protagonista dala.

Aiko Taldea, musika eta jantza maisuz osotzen dan irabazi-asmorik bako alkarte kulturala da eta bere helburu nagusia, musika eta jantza tradizionala zabaltzea da. Ondokoak dira Aiko taldeko kideak: Aitor Furundarena (soinujolea eta konposatzailea), Álvaro García (gitarrajolea eta konposatzailea), Asier García (perkusinojolea), Sabin Bikandi (txistularia eta konposatzailea), Elur Arrieta (perkusinojolea), Ainara Artetxe (biolinjolea), Juan Ortiz (teklatuak), Jon Gaminde (gaitea eta tanborra), Martin Ariztimuño (gaitea) eta Larraitz Artetxe, Patxi Laborda Jon Maia eta Vanesa Castaño jantzari eta jantza maisuak, beste batzuen artean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu