'Zilbeti eta Mendiaundi: Bizitzaren ordaina' argazki erakusketea inaugurau dabe Euskadiko Biodibersidade Zentroan
2014-01-10 10:02 KultureaErakusketearen helburu nagusia inguru horreetako paisaje eta natura balioak erakustea da, inguruok Europako legediak babestuta dagozan arren, gaur egun magnesita aire librean aterateko proiektu batzuek mehatxatzen dabelako, Antzeriren kasuan magnesitea aterateko eta Mendiaundiren kasuan silizea aterateko.
Monte Alduide Koordinakundeak eta SEO Bird/Life alkarteak antolatu daben Zilbeti eta Mendiaundi: Bizitzaren ordaina izeneko argazki erakusketea inaugurau dabe Euskadiko Biodibersidade Zentroan, Busturiko Madariaga Torretxean. Sarrerea dobakoa da eta zezeilaren 2ra arte izango da ikusgai.
Naturako eta paisaje gizatiartuaren argazkien erakusketa bat da, Antzerin (Zilbeti) eta Mendiaundin (Auritzberri/Espinal) ateratakoak, Nafarroako Erro Aranean. Bi parajeak Monte Alduide dalako Konserbazino Bereziko Eremuen (KBE) barruan dagoz, Natura 2000 Sarearen barruan, Europako Batasunak kontinentearen dibersidade biologikoaren konserbazinorako sortua.
Erakusketearen helburu nagusia inguru horreetako paisaje eta natura balioak erakustea da, inguruok Europako legediak babestuta dagozan arren, gaur egun magnesita aire librean aterateko proiektu batzuek mehatxatzen dabelako, Antzeriren kasuan magnesitea aterateko eta Mendiaundiren kasuan silizea aterateko.
Balio natural honeek gizakiaren eta naturearen arteko alkarbizitza baten ondorio dira, bai eta gizakien erabilera jasangarri baten ondorioa be, maila natural, paisajistiko eta ekonomikoan, erakusketearen arduradunek nabarmendu dabenez.
Holan, erreserbearen edertasuna, armonia, paisajeen aberastasuna, jakintza eta mendeetan zehar beren errespetu eta jakintzeagaz leku horreetan biziten jakin dabenen adibide garbia da argazki erakusketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!