Kostaldeko emakumeen bizipenak eszenan, Oinkari eta Hika konpainien 'Itsasoaren emazteak' ikuskizunean

Bizkaie! 2014-01-08 13:35   Kulturea

Jantzea, musikea eta antzerkia buztartzen ditu Oinkari eta Hika konpainiek sortu daben Itsasoko emazteak. Euskal jantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontetan ditu. Barikuan, hilak 10, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean taularatuko dabe ikuskizuna, 21:00etan.

Jantzea, musikea eta antzerkia buztartzen ditu Oinkari eta Hika konpainiek sortu daben Itsasoko emazteak. Euskal jantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontetan ditu. Barikuan, hilak 10, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean taularatuko dabe ikuskizuna, 21:00etan.

Berrogeita hamar jantzari, lau musikari (Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez) eta aktore bi (Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga) igongo dira Uhagoneko eszenatokira. Agurtzane Intxaurraga, ganera, ikuskizunaren zuzendaria da. Kresal usaineko emakumeen historia da gurea. Euren begietatik egin nahi dogu jantzan -dinoe lanaren arduradunek- euren ahoetatik kantau. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzearen piper eta gatza.

Amantalen ahotsa egitasmoan egin eben topo lehenengoz Oinkarik eta Hikak, 1936ko gerreak amantala jantzita bizitzeari aurre zelan egin erakutsi euskuen emakumeen omenez sortutako lanean. Agurtzanek orduan erakutsi euskun lan egiteko moduak, transmitiduten eban pasinoak eta haren ideia artistikoak ikusita, Oinkariren etorkizuneko proiektuetan leku garrantzitsua izango ebala argi geunkan, dinoe Oinkarikoek.

Ilusinoa, freskotasuna, gazteen berezko indarra, distirea, pausu barriak emoten hasteko gogoa... guzti horrek txundituta itxi ninduan. Hilabete batzuk geroago euren ikuskizun barria zuzentzeko eskatu eustienean ez neban dudarik euki, gogoratzen dau Intxaurragak.

Ikuskizuna jentaurrean aurkezteaz gan, Oinkarik eta Hikak CDa eta DVDa argitaratu ditue Baga-biga etxeagaz. DVD-a Tolosako Leidor antzokian grabau eben joan dan garagarrilean, eta CDa, barriz, Beasaingo Pottoko estdioan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu