Lau euskal talde izango dira Tarregako Fira de Teatren
2011-09-06 12:03 KultureaMarkeliñe, Kukai, Deabru Beltzak eta Natxo Montero konpainiak Tarregako (Lleida) XXXI. Fira de Teatren izango dira Euskal Teatroa programearen barruan. Euskal antzerkia nazinoarteko merkatuetan sustatzeko plataforma ezin hobea bihurtu da Tarregako hitzordua, aurten, irailaren 8tik 11ra.
Markeliñe, Kukai, Deabru Beltzak eta Natxo Montero konpainiak Tarregako (Lleida) XXXI. Fira de Teatren izango dira Euskal Teatroa programearen barruan. Euskal antzerkia nazinoarteko merkatuetan sustatzeko plataforma ezin hobea bihurtu da Tarregako hitzordua, aurten, irailaren 8tik 11ra.
Aurtengo edizinoan, Markeliñe taldeak orain dala gitxi estreinautako Anomalia Magnética aurkeztuko dau, esperientzia plastiko eta eszeniko azkarra eta irudikorra; sistemeari autopsia alegorikoa egitea proposatuko deusku danon porrotaren arrazoiak agirian ixteko. Eszenatoki horretan bertan, Kukai taldeak indar handiko Karrikan jantza ikuskizuna eskainiko dau; ospe handiko hiru euskal koreograforen hiru piezak osotzen dabe ikuskizun hori.
Euskal Teatroak, gainera, zenbait txotxongilo artikulatu handi eta sofistikatu eta efektu berezi batzuk dituan The Wolves musika-ikuskizun ibiltaria (Deabru Beltzak taldearena) eta Natxo Monteroren Carni di prima qualità obrea eskainiko ditu. Azken hau, jantza-ikuskizun bat da eta zenbait elementuren (azala, okelea, soinua eta mobimentua, besteak beste) interakzinoaren bidez, edonori atentzinoa deitzeko modukoa da.
Llotjan (Lleidako Biltzar Jauregian), Euskal Teatroak standa izango dau jentearen eta sektoreko profesionalen aurrean aurkeztuko diran jarduerei eta produkzinoei buruzko informazinoa emoteko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!