Bilboko XXX. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiak 914 talderen eskaerak jaso ditu

Bizkaie! 2011-09-08 11:42   Kulturea

Munduko 28 herrialdetako 914 taldek eskatu dabe zemendiaren 18tik 27ra bitartean egingo dan Bilboko XXX. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdian parte hartzea. Bilbon jasotako eskaera gehienak Europa eta Ameriketatik datoz, baina Asiako talde garrantzitsuenetako batzuek be parte hartzeko gogoa agertu dabe, besteak beste, Japonia, Txina, India, Iran eta Koreakoak.

Munduko 28 herrialdetako 914 taldek eskatu dabe zemendiaren 18tik 27ra bitartean egingo dan Bilboko XXX. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdian parte hartzea. Bilbon jasotako eskaera gehienak Europa eta Ameriketatik datoz, baina Asiako talde garrantzitsuenetako batzuek be parte hartzeko gogoa agertu dabe, besteak beste, Japonia, Txina, India, Iran eta Koreakoak.

Orain dala 30 urte sortu zanetik orain arte jaialdiaren zuzendaria izan dan Concha de la Casak esan dau eskaera piloa jaso dabela eta asno pozik dagozala urteurren berezi honetan; espero daigun guk eginiko hautaketea urtero-urtero txotxongiloen arte eta magiagaz gozetan etorten diran ikusleen oneretxia jasoko dauela, adierazo dau.

Europari jagokonez, Errusia, Alemania, Hungaria, Frantzia, Italia, Eslovakia, Grezia, Polonia eta Espainako taldeek egin dabe parte hartzeko eskaerea. Amerikatik, Kanada, Argentina, Mexiko, Kuba, Kolonbia, Venezuela, Uruguai, Ekuador, Honduras, Txile, Guatemala eta AEBetako taldeek gura dabe jardun Bilboko jaialdian. Afrikatik be heldu dira proposamenak, Marokotik, hain zuzen be, Asiako herrialde batzuk ahaztu barik, Japonia, Txina, India, Iran eta Korea.

Beste erakunde publiko eta pribatu batzuen artean, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzeak, Espainiako Kultura Ministerioak eta BBK-k babesten daben txotxongilo jaialdi honen antolatzaileen asmoa egitarauan Euskal Herriko taldeak sartzea da mundu osotik etorritakoakaz batera, aurreko ekitaldietan egin dan legez. Gure ustez, Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiak munduan zehar dauen proiekzinoak herrialde honetako lanak gure mugez bestaldera zabaltzen be laguntzen dau neurri handi batean. Ez dago dudarik nazinoarteko jaialdi bat erakusleiho bikaina dala kanpora zabaltzeko, ahaztu barik bertan parte hartzeak berak dakarren ospea, esan dau jaialdiko zuzendariak.

Oraingoz ez dakite beren ikuskizunakaz Bilbon parte hartuko daben taldeen izenak. Azken ukutuakaz gabilz oraindino. Holako ekitaldi batean aldez aurretik egin beharreko lana garrantzitsua da oso eta, gure orain arteko eskarmentua kontuan izanik, jakin badakigu ezin dala ezer inprobisau, gaineratu dau.

Jaialdia iragarteko kartela, barriz, ezagutzera emon da dagoeneko. David Caro katalanaren lana da eta hiru personaiaren irudiak jasoten ditu: Pinotxo, Politxinela eta Txirlora. Pinotxo txotxongilo bat da honezkero klasiko bilakatu dan ipuin batean; Politxinela Artearen Komediako personaia bat dogu, denboragarrenean antzerki talde askok txotxongilo bihurtua, eta Txirlora Bilboko Nazinoarteko Jaialdi honen maskotea dogu, zehaztu dau Concha de la Casak.


Informazino gehiago:

Txotxongilo Arteetako Dokumentazio Zentroa: Bilbo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu