Euskadiko Biodibersidade Zentroak Gema Arrugaetaren argazkien erakusketa bat zabaldu dau
2011-09-07 11:02 KultureaAldi baterako erakusketa honek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) parke naturalen mugabako edertasuna erakusten dau: Gorbeia, Urkiola, Izki, Valderejo, Aralar, Pagoeta eta Aiako Harria. Era berean, babestutako natura-gune horreetako paisajeen eta espezieen aniztasuna hobeto ezagutzeko baliabide izan nahi dau. Erakusketea abenduaren 4ra arte egongo da ikusgai, doban.
Urdaibairen erdigunean, Busturiko Madariaga Torretxean dagoan Euskadiko Biodibersidade Zentroak Gema Arrugaetak eginiko argazkien erakusketea zabaldu dau Euskadiko Parke Naturalak izenburupean. 30 argazki baino gehiago batzen dituan erakusketa honegaz, egileak hurreko naturea ezagutarazo nahi dau, amaierarik bako ñabarduren irudiakaz, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako parke naturalen argi eta koloreakaz jolastuz, zentroko arduradunek adierazo dabenez.
Aldi baterako erakusketa honek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) parke naturalen mugabako edertasuna erakusten dau: Gorbeia, Urkiola, Izki, Valderejo, Aralar, Pagoeta eta Aiako Harria. Era berean, babestutako natura-gune horreetako paisajeen eta espezieen aniztasuna hobeto ezagutzeko baliabide izan nahi dau. Erakusketea abenduaren 4ra arte egongo da ikusgai, doban.
Gema Arrugaeta argazkilari profesionala da, natura, bidaiak eta nekazaritza munduko gaietan aditua. Freelance argazkilari legez esperientzia handia dauka eta hainbat argazki eta ikusentzunezko agerkarien egilea da, erakunde publiko eta pribatuek argitaratuak, agentzia eta argitaletxe bat baino gehiagogaz lan eginez. Era berean, TVE-ko Al Filo de lo Imposible saioan kolaborazino lanetan ibili da.
Euskadiko Biodibersidade Zentroa-Madariaga Torretxea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpeko Ihobe Ingurumen Jarduketarako soziedade publikoak kudeatzen dau. Ihobek EAEko eragile guztiak mobiduarazotea eta ingurumena eta personen bizi kalidadea etenbarik hobetzeko lan egitea dau helburu, Eusko Jaurlaritzearen plan, zuzentarau eta garapen iraunkorraren erispideakaz bat etorriz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!