Bilbao-New York- Bilbao japonieraz argitaratuko dabe

Bizkaie! 2011-09-16 11:06   Kulturea

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria japonieraz agertuko da laster. Tokioko Hakusui sha argitaletxeak argitaratuko dau, Japoniako argitaldaririk handienak, hain zuzen be. Nami Kameko itzultzaileak zuzenean euskerazko jatorrizkotik egin dau itzulpena.

Bestalde, Bilbao-New York-Bilbao goraipatu egin dau Londresko The Times egunkariko The Times Literary Supplement literatura gehigarriak, Ollie Brock kritikariak abuztuaren 12ko alean sinatutako kritikan. Brocken eretxiz, Uribek idazle askok lortu nahi dauen hori lortu dau arrakasta osoz: familia, kontakizun laburrak eta literaturea lotzen dituan liburua idaztea, ahozko kulturan ondo errotua baina baita be literatur kulturan; eta dan-dana autokonplazentzia arrastorik barik.

Azkenik, Suediako Göteborgsposten (GP) egunkariko gehigarri kulturalean, Uriberi Kristoffer Kerher kazetariak egindako alkarrizketa luze bat agertu da. Egunkari hori, Suediako bigarren kazetarik irakurriena da. Euskal Herria: politikaz haratago izenburua dauen alkarrizketan Uribek bere azken nobelaz berba egiten dau, baita Euskal kulturearen egoeraz be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu