Galdakaok 'Bi baso bat ur' antzezlanaren estreinaldia hartuko dau

Bizkaie! 2026-02-18 10:01   Kulturea

Bihar, hilak 19, Torrezabal Kultur Etxean.

'Bi baso bat ur'. | Ikusi handiago | Argazki originala

Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeak Bi baso bat ur obrearen estreinaldia hartuko dau. Edurne Azkaratek zuzendutako lana da, Metrokoadroka Kolektiboak produzidutakoa.  Hitzordua bihar, hilak 19, izango da arratsaldeko 19:00retan. 

Antzezlanak alaitasunaren izaera soziala jarten dau erdigunean, minaren ostean alaitasunaren eta umorearen jaube egitea, hori gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresnea dala agirian itxiz.

Sarrerak eskuragarri dagoz hemen.

Sinopsia

Lau persona jantzalekuaren erdian. Bakotxak baso bat ur dauka eskuan. Laurak geldi dagoz, DJak ingurukoak jantzan jarten dituan bitartean. Antzezlanak tratu txarren osteko alaitasunaren gaia jorratzen dau. Tratu txarrak jaso dituan persona bati alaitasuna kentzen deutso tratu txarren egileak. Edozein arrazoi tarteko dala tratu txarrak jaso dituan edonori alaitasunerako eskubidea dudan jarten jako, baita horrek jaso ostean be.

Fitxa artistikoa

  • Testua eta dramaturgia: Miren Azkarate eta Oier Guillan.
  • Hizkuntza aholkularia: Asier Sarasola.
  • Zuzendaritzea: Edurne Azkarate.
  • Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
  • Antzezleak: Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez eta Iraia Elias.
  • Musikea: Ander Fernandez.
  • Laguntzaile fisikoa: Ainhoa Alberdi.
  • Diseinua: Allende Arnaiz.
  • Argiztapena: Junki Mayo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu